2018-11-28

EUSKARA

Ikusi zein hormairudi polita egin duten 5 urteko haurrek euskaraldia kanpainaren barruan.

 

2018-11-27

LAGUNAK GARA


 Hiru urteko umeok eskolan gustura gaude, oso pozik. Aurten handiak garenez, gora gora joan gara, goiko geletara! Gure gelak izugarri politak dira, denetarik daukagu: jostailuak, etxetxoa, arte-lanak egiteko materialak… Baina benetan gehien gustatzen zaiguna lagunekin jolastea da. Gu lagun minak gara eta lagunak ondo zaintzen ikasten ari gara. Kilikiliak, musutxoak, besarkadak, irribarreak…atsegin ditugu, eta horrexegatik bihotz erraldoia guztion artean egin dugu.   Gelan kokatu dugu eta honela  beti gogoratuko dugu lagunak bihotz bihotzez maite ditugula.

MAISU MAISTREN EGUNA

Eskolan izan arren Maisu eta Maistren eguna ospatu dugu.

2018-11-26

IRRATI SAIO BERRIA ZUEKIN!!!!

Kaixo Arteagabeitia. Hemen duzue saio berri bat. SAIO HONETAN BI ASMAKIZUN ENTZUNGO DITUZUE. ASMATZEN BADITUZUE, ERANTZUNA IDAZKARITZARA ERAMAN. TALDEAREN IZENA JARRI, MESEDEZ. />

Record music and voice >>

2018-11-25

EUSKARALDIA

Zelako sorpresa izan dugun ostiralean!

Balki gure maskotak euskaraldian parte hartuko du, 11 egun egongo da pankarta hau jarrita gure jolastokian zuek ere Balkirekin batera zuen rola aukeratzeko, zer izango zarete ahobizi edo belarriprest?

AZAROAK 25

Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko eguna
  
Irudia: Myriam Artola 

2018-11-23

ANIZTASUNA

Helburu hau lortu nahi dugu ikasturtean zehar Arteagabeitia eskolan:Aniztasun begirada zabalagoa izatea

Eskola barruan baita jolastokian ere txartelak jarri ditugu aniztasun errealitate horretaz jabetzeko. Irakurri dituzue?


Ikasurtean zehar gai honi buruzko hitzaldiak izango ditugu.

IDAZTEKO PREST

Zelako ahalegin handiak egiten dituzte haurrek!

https://photos.app.goo.gl/wELM9gaRrLw7oDwXA

Argazki gehiago ikusi nahi? Irudiaren gainean klik eginez ikus ditzakezue.
 

AZAROAK 23

Pasabideetan, sarreran, jolastokian...badakizue zergatik daude txartel hauek jarrita gure eskolan?

NEURKETAK 1. MAILAN


 Zertan ari dira?


https://photos.app.goo.gl/iZH9KEqdAHYJQcSq8


Neurketak egiten ikasten hasi gara. Luzeeraren arabera modu desberdinetan egin dugu. Dibertigarria izan da, benetan.

Irudiaren gainean klik egin argazki gehiago ikusteko (clic en la foto para ver más)

ESPERIMENTOAK 5. MAILAN

Ezetz asmatu zertan ari garen!




Dentsitatearen kontzeptua ulertzeko, esperimentu bat egin genuen. Eztia, ura (tinte urdinarekin), olioa eta alkohola erabiliz, lau likidoen dentsitateak aztertu genituen.









2018-11-21

ANTZOKIA



Pasa den egunean 5 urtekoak Barakaldoko antzokira joan ginen!
             -   Eta badakizue zer ikusi genuen? Ezetz asmatu!
              - “ Jon Braun” ekitaldia ikusi genuen !
 Jon Braun indio txiki bat da. Arreba bat dauka.
Bat-batean, zoritxarrak banatu egiten ditu. Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.
                   Primeran pasatu genuen!!!
                   Errepikatzeko irrikitan gaude!!!






PLANETARIUM


5. mailan, eguzki sistema bi dimentsiotan eta hiru dimentsiotan egin dugu. Horretarako poliestireno bolak margoztu eta moldatu ditugu planeten proportzioak, koloreak eta ezaugarriak aintzat hartuz.


Ikusi nahi duzue nola lan egin duten haurrek? Irudiaren gainean klikatu eta argazki gehiago ikusiko dituzue

Clic encima de la imagen para ver más fotos

LIBURUTEGIRA


5 urteko umeak Arteagabeitiako liburutegian
Pasa den irailaren 28an, 5 urteko umeak joan ginen Arteagabeitiako liburutegira.
Sartu ondoren sorpresa izugarria topatu genuen. Hor neska atsegin bat zegoen gure zain ipuin polit-politak kontatzeko.
Asko gustatu zitzaizkigun entzundako ipuinak!






2018-11-20

ORDUEKIN JOLASEAN

2. mailakook orduak ikasten hasi gara eta begira zelako blog interesgarria aurkitu dugun. Animatu eta erlojuarekin jolastu!



MATEMATIKA TAILERRAK 2. MAILAN

Sudokuak, erregletak, ordenagailua, karta jolasak… Primeran pasatzen dugu tailerretan jolasean ikasiz!

  

 

2018-11-19

GEOGRAFIA IKASTEN: ZER BERE LEKUAN


Hauxe da 6. mailako ikasleok egin dugun lan bat. Talde txikietan egin dugu eta oso pozik egon gara. Ez pentsa, hau baino askoz gehiago ikasi dugu!

Hauexek dira lana egiteko erabili ditugun materialak:
·       kartulina
·       Espainiako mapa
·       artile
·       plastilina
·       ordenagailua izenak idazteko
·       artazi bereziak
·       itsasgarri
·       koloredun paperak

Buru-belarriz ibili gara lan hau egiten, eta oso interesgarri  iruditu zaigu. Geografia ikasi dugu beste modu batez. Penagarria da astirik ez izatea mapa guztiak era honetan egiteko.








2018-11-13

2018-11-12

IRRATIA BERRIRO GUREKIN

Kaixo, aspaldiko! Berriro hemen duzue gure irrati saioak. Lehenengo hau, zuen gustukoa izatea espero dugu.
Record and upload voice >>

ELIKAGAIEN BILKETA

Bizkaiko Elikagaien Bankua
Urtero bezala, Bizkaiko Elikagaien Bankuak egiten duen elikagaien bilketara batzen gara. Gaurtik, azaroaren 12tik, azaroaren 23 arte, ostirala arte, elikagaiak ekarri ahal izango dituzue eta lehen hezkuntzarako sarreran dauden ontziak utzi.
Ekartzen duzuena, mesedez, poltsa itxietan ekarri.
Elkartea hobeto ezagutzeko interesa izanez gero, beren web orria bisita dezakezue:

Mila esker zuen laguntzagatik!

 ------------------------------------------------------------------------------------

Banco de Alimentos de Bizkaia/

Un año más nos sumamos a la campaña que realiza el Banco de Alimentos de Bizkaia. Desde hoy, 12 de noviembre, hasta el viernes 23 de noviembre, podréis traer los alimentos y depositarlos en los contenedores que encontraréis en la entrada a primaria.
Por favor, traed las bolsas cerradas.
Quien tenga interés en conocer mejor esta asociación, puede visitar su página web:

 ¡Muchas gracias a todos/as por vuestra colaboración!

2018-11-01

ARIMEN GAUA

Badakigu ohitura hau nondik datorren ?
Interesa izatekotan HAU irakurtzea gomendatzen dizuet

Eta bideo hau ere ikustea: Halloween euskal festa?