2019-06-10

IPUIN IBILTARIA


Kurtsoaren hasieran, liburutegiaren bitartez, 3.mailetatik pasatu nintzen proiektu hori azaltzeko. Gaztelaniaz izango zela esan nien, gero 4. mailan beste bat egingo zutela baina eukeraz.
Izenburuak esaten duen bezala,  “El cuento…”, astero joango zen ikaslez ikasle pasatzen, aurrekoa irakurtzen, gero asmatzen, idazten eta ilustratzen.
Etxean egin behar zuten laguntzaz, hau da, idazkera (kaligrafia) eta ortografía zaintzen.
Marrazkiei garrantzia eman nahi nien, haien gustoko liburuak marrazkiak dituztelako eta gero, amaierako produktua, ilusioz begiratzeko.
Nik uste gustatu zaiela.
Gela biek denboraz amaitu zutenez  eta  proiektuari bukatutzat emateko inprimitu nituen eta ACEX- KULTUR  ASTEA zela eta,( maiatzaren 20tik-24ra) azken egun horretan, ostiralean, liburutegian  klasez klase liburu bana banatu nituen.

DIPLOMAK LIBURUTEGIAN

Zeintzuk izan dira irakurlerik amorratuenak?
Ikasturte hau amaitu da eta liburutegia, pena handiz, itxi egin da.
Hemendik ikasle asko pasatu dira bai irakurtzera, marraztera, etxerako lanak egitera, …eta  etxera eramateko liburuak maileguak eskatzera.
Hasieran LHko ikasleak etortzen  ziren, baina gero, HHkoak gurasoekin ere bai.

Benetan mailegua/prestamoa kurtsoan zehar dexente izan dela eta horregatik zoriondu egin diegu, baina bakarrik gehien eraman dutenei Diploma bat eman diegu. Halan eta guztiz, pozteko da.



Diploma eman zen egunean ez zenez eskolara etorri....beranduago jaso zuen




2019-06-09

NIRE GORPUTZA DA


Hona hemen dantzatu duguna (KANTUKOLORE -tik hartuta)
Berritsu-isilak, polit-itsusiak, argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak, elbarri eta itsu, gor edo mutuak. Denak ezberdinak, eskubide berberak. Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, nork bere burua maitatu, nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, aukera nirea izango da! Nire gorputza da aske eta librea, nahi dudan moduan, maite dudan munduan. Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin. Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin. Zure desio eta zaletasunekin aurrera egin maitatzen zaituztenekin. Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, nork bere burua maitatu, nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, bidea nirea izango da! Nire gorputza da aske eta librea, nahi dudan moduan, maite dudan munduan.





Hezkuntza Sailaren proposamena

Badakizue zergatik atera gara abestera jolastokira?

Maiatzak 17, "LGTBI fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna" ospatzera

2019-06-06

Haitzuloetan bezala

Haitzuloetan bizi ziren pertsonak bezala margotzen saiatu gara oraingoan. Artelanak egiten gozatzen ibili gara!






2019-06-05

2. mailakoak Barakaldo Antzokian

Aurreko maiatzaren 28an antzezkizun bat ikustera joan ginen Barakaldo Antzokira Euskara Piztuz programa dela eta.
Izugarri gustatu zitzaigun eta asko dantzatu genuen!



2019-06-04

IDAZLEA ESKOLAN


IÑAKI ZUBELDIA

Ze suerte dugun! Atzo, maiatzak 28, beste idazle bat etorri zen eta egun osoan berarekin egon ginen. Goizez  3.ziklo osoa eta arratsaldez 4.mailaA+B.
Aurten liburuak idazten  bere 50 urteurrena  izango zela eta ospatzeko berak idatzitako lehenengo liburuari  (Euskaldun bat Marten) jarraipen bat emango ziola pentsatu zuen eta horregatik hasi zen sortzen.
Liburuaren maketa erakutsi zigun eta gainetik pixkat kontatu zigun horren liburuko grina sortararazteko. Oso polita zirudien!
Gero galderak hasi ziren egiten eta protagonista batzuk errealak zirela eta idazle berak bere gaztaroko bizipenetan oinarrituz, istorioa kontatzen zuela konturatu ziren.
Luzea zen baina interesgarria.

Argazki gehiago HEMEN más fotos.