HH3 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HH3 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-04-25

BASERRIAN - 3 urtekoak


Udaberriarekin batera Natura esnatzen hasi da: zuhaitzen hostoak, loretxoak eta nola ez! Animaliatxoak ere. Balkirekin Afrikako animaliak ezagutu genituen eta orain gure baserrietako animalien txanda izan da. Ohiturak eta ezaugarri batzuk ikasi ditugu. Elefantearen bizitza? Ezetz ba! Hori ez da baserrikoa! Baserrian txerritxoak, oiloak, untxiak, behiak, ardiak, astoak, txakurrak…
Eta hau sorpresa hau! Eskolan ere txitatxoak jaio zaizkigu, 4.mailako lagunen gelan. Aukera ezin hobea txitatxoak arrautzetatik jaiotzen direla baieztatzeko. Hara joan ginen eta benetan hunkigarria! Han zeuden bero-bero, jan eta jan; 12 txitatxo eta oraindik inkubagailuan arrautza batzuk apurtu barik.
Amaitzeko animalien liburutxoa egin dugu eta guztion artean horma-irudi ederra!!!

KOKOKOKOKOKO…, MUUUU MUUU…, ZAUNK ZAUNK,
KUKURRUKUUUU…, BEEEEE…


Argazki gehiago ikusteko egin klik irudiaren gainean


Para ver el álbum de fotos clic en la imagen

2018-11-27

LAGUNAK GARA


 Hiru urteko umeok eskolan gustura gaude, oso pozik. Aurten handiak garenez, gora gora joan gara, goiko geletara! Gure gelak izugarri politak dira, denetarik daukagu: jostailuak, etxetxoa, arte-lanak egiteko materialak… Baina benetan gehien gustatzen zaiguna lagunekin jolastea da. Gu lagun minak gara eta lagunak ondo zaintzen ikasten ari gara. Kilikiliak, musutxoak, besarkadak, irribarreak…atsegin ditugu, eta horrexegatik bihotz erraldoia guztion artean egin dugu.   Gelan kokatu dugu eta honela  beti gogoratuko dugu lagunak bihotz bihotzez maite ditugula.