2019-12-19

IRRATI SAIO BERRIA ZUEKIN

Gabonak heltzear daude baina oporrak hartu baino lehen, beste irratsaio bat entzuteko aukera dugu. Beti bezala adi entzun eta disfrutatu.

2019-12-17

LIBURUAK

Olentzero Barakaldora iristear dago, eta jakinda zuetako askorentzat  liburuak eta ipuinak erakarriko dituela , gidaliburu bat utzi nahi diogu bere laguntzaileei zuen opariak eskatu aurretik begiratzeko.

https://www.euskadi.eus/recomendacion/haur-eta-gazte-literatura-gida-2018/web01-sede/es/

29. orrialdean adinaren arabera gomendatutako liburuak agertzen dira,  41. orrialdean, berriz, gomendatuenak; gainera, liburu horien sinopsia ere ematen du. 



Olentzero está a punto de llegar a Barakaldo, y sabiendo que va a atraer libros y cuentos para muchos de vosotros, queremos dejar una guía a sus ayudantes para que la miren antes de pedir vuestros regalos.
En la página 29 aparecen los libros recomendados por edades y en la página 41 los más recomendados, además incluye sinopsis de esos libros

2019-12-14

EUSKARAREN EGUNA

"Bide berriak, modu berriak" lelopean euskara eguna ospatu dugu





Eguna primeran hasi da,guztion artean horma irudi hau egin dugu. 

Jolasorduan Balki eskolatik agertu da,agurtu ondoren pregoia irakurri du eta dantza egitera animatu egin da. Baietz jatorra dela!



Amaitzeko denok  EUSKARA DA EUSKAL HERRI abestu dugu


2019-12-08

BENETAN ARTISTAK GARA!

HONA HEMEN 1. MAILAKOEK Gorputzaren proiektu barruan , ikasteaz gain, burutu dituzten irudiak, emozioak eta artelanak. BENETAN ARTISTAK!
+

2019-12-05

2019-12-02

NOR DA NOR

Gaur hasiko da nor da nor lehiaketa. Egunero pista berri bat izango duzue argazkiaren irakaslea nor den asmatzeko. Argazki hau sarrerako iragarki-taulan dago. Badakizue lehiaketako arauak. Zorte on, eta klaserik onena irabaz dezala.

Lehenengo pista:

 Dantzari fina. Hainbat zaletasunen artean, dantzatzea du gogokoena.

BIZIKIDETZA

Ikusi dituzue arkupean jarri ditugun hormairudiak?
Zertarako jarri ditugu?
Zein helburuarekin?

Guk argi daukagu, Arteagabeitia gure eskola da,zure,nirea,GUREA,guztiona.

Oraindik ez bazara hurbildu ikustera, animatu nahi zaituztegu, bertan nahi dugun eskola irudikatu dugu, errespetuan, hizkuntza goxoetan, berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako eskola batean sinesten dugu eta.

Gurekin ados bazaude, jarrai dezagun bide honetatik, eskutik helduta bidaiatzen.




UMEEN ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Aditasunez irakur ezazue, mesedez.