2021-05-28

Heziketa fisikoan

 Gorputz Hezkuntzako klasean horrelako gauza zoragarriak gertatzen dira egunero. Elkarlaneko jolasaren bidez trebetasunak garatzen ditugu eta primeran pasatzen dugu. 

Elkarrekin indartsuagoak gara!





En clase de Educación Física suceden cada día cosas tan maravillosas como ésta. A través del juego colaborativo desarrollamos destrezas y nos lo pasamos genial.

¡Somos más fuertes cuando trabajamos en equipo!

2021-05-26

AZKEN IRRATSAIOA!

 LH 1Bko talde honek gaurko irratsaioa aurkezten digu! Primeran eginda, talde! 

Entzun ezazue hemen:


Oso ondo pasatu dugu lan hau aurrera eramaten, ezta? Hurrengo ikasturtean bueltatuko gara Balki-Talki irratiarekin!

Agur, lagunok!

2021-05-19

11.IRRATSAIOA!

 LH 1A-koek gaurko irratsaioa aurkeztu digute. 

Entzun ezazue hemen:



Oso ondo egin du koadrila honek, zorionak!




2021-05-18

IDAZLEAK ESKOLAN!

 Astelehenean bi idazleren bisita izan dugu, 4.eta 5.mailan. Ana Jaka eta Antton Kazabon gurekin egon dira oso gauza interesgarriak kontatzen.

Eskerrik asko Ana eta Antton!





2021-05-17

MALABARISTA GURE ESKOLAN

Guraso elkarteari esker, lehenik ekitaldia kontratatzeagatik eta ondoren material guztia antolatu, muntatu eta biltzeagatik, haurrek oso egun berezia izan zuten.
Txina, India edo Afrika bezalako tokietatik sorpresa asko ekarri zigun Nai Malabaristak. Abenturaz beteriko bidai batean sartu gintuen, eta bai ederki pasatu genuela.

Baimenik eman ez duten haurren irudiak saihesteko, iragazki bereziekin ikusten dira bideo zatitxo batzuk


Gracias a la asociación de padres, primero por contratar el evento y después por organizar, montar y recoger todo el material, los niños tuvieron un día muy especial.
Nai Malabarista nos trajo muchas sorpresas de lugares como China, India o África. Nos metió en un viaje lleno de aventuras y verdaderamente lo pasamos en grande.
Para evitar imágenes de niños que no han dado su consentimiento, se ven algunos trocitos de vídeo con filtros especiales

LGTBIQ fobiaren aurkako eguna!

 Gaur, maiatzaren 17a, LGTBIQ fobiaren aurkako eguna izan da. Arteagabeitian ere, argi esan nahi dugu:

Eraso sexistarik ez!

Hemen ez, inon ez!

Bizitzan beldurrik ez!


Oso ondo pasa dugu patioan dantza egiten!




2021-05-14

Familiaren Eguna

Bihar, maiatzaren 15ean, Familiaren Eguna da.
Familia anitzak daudenez, hona hemen koloretako familien bideoa,  koloreak adina familia mota daudelako!


 

2021-05-12

10.IRRATSAIOA!

 Gaurko irratsaioa LH 1A-ko talde honek prestatu du. Eguraldia, menua, urtebetetzeak, aho-korapiloak... Denetarik dago saio honetan! 

Entzun ezazue hemen:


Gero eta hobeto irakurtzen duzuzue, zorionak! 



2021-05-04

HITZ BATU

 Aurten 4.mailako ikasleok berreskuratu dugu Hitz Batu programan parte hartzea. 

Bi ipuin publikatu dizkigute: 4.An Pérez Sagua Liburuen Mundura Itzultzen eta 4.Bn Txanogorritxo eta Sorginaren Abentura Magikoak. 

Oso pozik jaso ditugu gure liburuak.

Eskerrik asko, Pedro eta Begoña!