Gabonak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gabonak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023-12-20

MARRAZKIAK

 Ikusi zein politak diren 5 urteko haurrek eginiko marrazkiak.




5 urteko haurrak arduratzen dira Gabonetako postala diseinatzeaz, eskola-komunitate osoa zoriontzeko

GABON ZORIONTSUAK 2023

 Arteagabeitia  eskolako  langileok gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu.
2024 ikasturtea pozez eta zoriontasunez betetakoa izan dadila.



2022-12-21

Hiru urteko umeen kantak


 Gabonetan abesteko denbora izango duzuenez...

                                                           Ondo pasa familarekin kantatzen!!!

DIPLOMAK

Gabonetako Postala


Aurten ere diplomak eman dizkiegu marrazkiarekin boto gehien lortu dituzten 5 urteko haurrei.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak dira botoa ematen dituztenak, ez pentza erreza denik!
Gure txikitxuek marraztutakoa oso positiboki baloratzen dute beti.



Uno año más hemos entregado los diplomas  a las finalistas de las aulas de  5 años que más votos han conseguido con el dibujo para la postal navideña.
El jurado es el alumnado de 5º y 6º de primaria que valora siempre muy positivamente lo que hacen los txikis. 

2021-12-21

OLENTZERO BARAKALDORA IRITSI DA

Olentzero Barakaldon dago, menditik gure herria begiratzen ari da, nondik jeitsi behar dela bere astotxoarekin jakiteko.
Bihar goizean gure eskolara joango dela esan digu, zein ondo!

Zintzoak izan zarete?
Olentzerok eta Mari Domingik opariak ekarriko dizkigute, baietz!

2021-12-20

ZORIONTZEKO POSTALA

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU




Balkik ere gurekin ospatu nahi ditu gabonak eta horregatik Olentzeroarekin batera dabil lanean opariak eskolara ekartzeko,
Aupa gure BALKI!

Hemen daude diplomaren irabazleak, zorionak neskak, primerako margolariak zarete gero!

2021-12-19

GABONAK ZORIONTZEKO MARRAZKIAK

Urtero bezala gure 5 urteko haurrek marrazkiak egiten dituzte gabonak zoriontzeko.

Ikusi nahi? Zoragarriak dira, baietz!!!

Hemen daudenen artean 3 aukeratuko dituzte eskolako 6.mailakoek, zeintzuk izango dira aukeratutakoak?
Laster horren berri izango duzue, hori gertatu arte disfrutatu marrazkiak begiratzen.









2021-01-01

OLENTZERO EGUNA

Atera ditugun argazkiekin bideo hau prestatu dugu, gustuko izatea espero dugu.



 

GABONAK 2020

Ikasturte honetarako familia gehienen baimena jaso dugu argazkiak egin eta partekatzeko. Hemen ditugu Olentzero eta Mari Domingirekin batera eskolako azken egunean egin genituenak. Festa polita eta ilusionagarria izan da, azken momentu arte COVIDarekin gertatzen zenaren zain egon bait gara.



Argazki gehiago ikus dezazuen HEMEN klikatuz gero.


2020-12-20

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

 



Irakasle guztiok ahal den neurrian jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu, eta baita urte honetan egiten ari zareten ahalegina eskertu nahi dizuegu ere.Mila esker.

GABONETAKO ZORIONAK Felicitación de navidad

Azken urteotan bezala, 5 urteko haurrak arduratzen dira Gabonetako postala diseinatzeaz, eskola-komunitate osoa zoriontzeko.Marrazki guztiak aurkeztu ondoren bozketaren bidez aukeratzen da zein izango den bidaliko duguna.

Ikasturte honetan aukeratuak izan diren egileak eta postalak aurkezten dizkizuegu. Primerako marrazkilariak zarete gero!!

 
Hirurentzat diploma bat izan da. 

Como en estos últimos años son los niños y niñas de 5 años los encargados de diseñar la postal de navidad con la que felicitaremos a toda la comunidad escolar.
Después de presentar todos los dibujos por votación en la que toman parte el alumnado decide cual será la postal que enviaremos.
Os presentamos a los autores y postales que este curso han sido elegidos.

Olentzero etorriko da gure eskolara?

Ostiralean, Olentzeroren festarako entseguak egiten ari ginela, Balki eskolara etorri zen, berarekin hizketan egon ginen pixka batean, Covid delakoarekin kezkatuta zegoela esan zigun, eta segurtasun-neurriak ez ahazteko eskatu zigun, orain arte primeran ari baikara egiten.
Esan zigun guztia grabatzeko konbentzitu genuen. Entzun nahi duzue?
 El viernes mientras hacíamos los ensayos para la fiesta de Olentzero vino a la escuela Balki, estuvimos un rato hablando con él, nos dijo que estaba preocupado por lo que está pasando por el Covid y nos pidió que nos cuidemos mucho y no nos olvidemos de las medidas de seguridad pues hasta ahora lo estamos haciendo fenomenal.
Le convencimos para que grabara todo lo que nos había contado, ¿quieres escucharle? 
 


 

2020-12-13

ATEAK DEKORATUTA DITUGU

Aurten ezin dugu eskolan zehar ibili ateak  nola geratu diren apainduta ikusteko, horregatik atera ditugu argazkiak. Gustuko izatea espero dugu.


Gehiago ikusi nahi? Hemen klikatu
Para ver más, aquí

2019-01-04

GABON KANTAK 2018

Olentzero eta Mari Domingi-ri harrera polita eta maitekorra egin ondoren gabon kantak abestu genituen.
Umore onez eta ilusioz beterik  aritu ginen. Zelako goiza!!!
Gainera gurdian guztientzako opariak izan genituen, ezin da gehiago eskatu!!!!



2019-01-02

OLENTZERO EGUNA - 2018

Egun zoragarria izan dugu, Olentzero eta Mari Domingi Arteagabeitia eskolara etorri dira eta.
Argazkiak ikusi nahi?


Egin klik gainean eta gehiago ikusteko aukera izango duzu.
Clic en la foto para ver más.