idazleak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
idazleak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022-05-12

Idazlearen bisita!!


Gaur Arrate Egaña idazlearekin egon gara eskolan, Klarisa Lupabitz liburua irakurri dugulako. Saga baten lehenengo liburua da.

Primeran pasa dugu bere istorioak entzuten, eta amaieran elkarrizketa egin diogu. Entzun ezazue hemen:

Mila esker etortzeagatik, Arrate! 

Hurrengo arte!












2021-05-18

IDAZLEAK ESKOLAN!

 Astelehenean bi idazleren bisita izan dugu, 4.eta 5.mailan. Ana Jaka eta Antton Kazabon gurekin egon dira oso gauza interesgarriak kontatzen.

Eskerrik asko Ana eta Antton!





2019-06-04

IDAZLEA ESKOLAN


IÑAKI ZUBELDIA

Ze suerte dugun! Atzo, maiatzak 28, beste idazle bat etorri zen eta egun osoan berarekin egon ginen. Goizez  3.ziklo osoa eta arratsaldez 4.mailaA+B.
Aurten liburuak idazten  bere 50 urteurrena  izango zela eta ospatzeko berak idatzitako lehenengo liburuari  (Euskaldun bat Marten) jarraipen bat emango ziola pentsatu zuen eta horregatik hasi zen sortzen.
Liburuaren maketa erakutsi zigun eta gainetik pixkat kontatu zigun horren liburuko grina sortararazteko. Oso polita zirudien!
Gero galderak hasi ziren egiten eta protagonista batzuk errealak zirela eta idazle berak bere gaztaroko bizipenetan oinarrituz, istorioa kontatzen zuela konturatu ziren.
Luzea zen baina interesgarria.

Argazki gehiago HEMEN más fotos.



2019-05-23

IDAZLEA ESKOLAN


IDAZLEA, ANTTON  KAZABON + LHko 3.A,B mailakoak
Joan den ostiralean, maiatzaren 17a, idazlea Antton Kazabon  liburutegira hurbildu zitzaigun eta hau sospresa!!! bertsolari moduan hasi zela berba egiten eta denok isil-isilean egon ginen entzuten eta gero parte hartzen.
Denbora osoan  bere liburuei buruz egongo zela hitz egiten pentsatu genuen , baina ez, ekintza politak egin zituen; hau da, ikasleek bere izena esaten zutenean berak bertso bat botatzen zuen edo bere poltsatik liburu bat atera eta kontatu istorioa,…oso interesgarria izan zen.
Berak ekarritako liburuekin Ikasleak oso animatuta zeudenez, jolas batzuk egin zituen eta hobeto egin zutenei liburu bat oparitu zien eta klaserako beste bat.
Hasieran irakaslea  izan zela  esan zuenez, ikasleek galderak egin zizkioten jakiteko nola idazle bihurtu zela jakiteko eta idaztea hain zaila ez zela konturatu ziren. Bukatzeko ordua zenez  agurrak eta sinadurak liburuetan egin zituen.
Oso ondo egon zen eta umeak pozik.


Argazki gehiago HEMEN
AQUI más fotos