Joan den ostiralean, maiatzaren 17a, idazlea Antton Kazabon liburutegira hurbildu zitzaigun eta hau sospresa!!! bertsolari moduan hasi zela berba egiten eta denok isil-isilean egon ginen entzuten eta gero parte hartzen.
Denbora osoan bere liburuei buruz egongo zela hitz egiten pentsatu genuen , baina ez, ekintza politak egin zituen; hau da, ikasleek bere izena esaten zutenean berak bertso bat botatzen zuen edo bere poltsatik liburu bat atera eta kontatu istorioa,…oso interesgarria izan zen.
Berak ekarritako liburuekin Ikasleak oso animatuta zeudenez, jolas batzuk egin zituen eta hobeto egin zutenei liburu bat oparitu zien eta klaserako beste bat.
Hasieran irakaslea izan zela esan zuenez, ikasleek galderak egin zizkioten jakiteko nola idazle bihurtu zela jakiteko eta idaztea hain zaila ez zela konturatu ziren. Bukatzeko ordua zenez agurrak eta sinadurak liburuetan egin zituen.
Oso ondo egon zen eta umeak pozik.
Argazki gehiago HEMEN
AQUI más fotos
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik