2022-02-22

7.IRRATSAIOA

 Kaixo, Arteagabeitia!

Hona hemen 1.mailako lehenengo irratsaioa! Primeran egin dute A taldeko lagun hauek, bai? Zorionak!!

Entzun ezazue hemen:




2022-02-21

Bide hezkuntza 3.mailan


 Pasaden astean, 3.mailako ikasleek graffiti hauek egin zituzten Bide Hezkuntzako aktibitatean. 

Gogoratu: zebrabidea zeharkatu baino lehen:

1.Gelditu

2. Begiratu

3.Autoa geldirik dagoen konprobatu

4. Gurutzatu.



Elkarbizitza

Arteagabeitian elkarbizitza egunero lantzen da, oso garrantzitsua delako guretzat.

Liburutegian erakusketa bat dago, han 5.mailakoek egindako zubia eta bi herrien arteko istoria ikus dezakezue. 


Beste norbaitekin haserretu eta eztabaidatzen hasten garenean, askotan, benetan pentsatzen ez ditugun gauzak esaten ditugu. Beste pertsona mintzea gure helburua izan ez arren, hori lortzen dugu esaten ditugun "misil-hitzekin", misilak izango balira bezala sartzen baitira bestearen barnean.




Eztabaida horren ondotik, beharrezkoa da bi pertsona horiek hurbiltzeko errespetuan oinarritutako gauzak esatea, hau da, elkartuko gaituzten "zubi-hitzak".

Hori horrela, eztabaida baten aurrean, ikasleak elkarri "misil-hitzak" botatzea ekiditzera bultzatu behar ditugu, eta horren ordez, errespetuan oinarritutako "zubi-hitzak" esatera bultzatu.






2022-02-09

Txistu banda gure eskolan!

 Gaur, ostailaren 9an, Txistu Banda berriro izan dugu gure eskolan. 

5.mailako ikasleek oso ondo pasatu dugu musika tresnei buruz ikasten eta musika entzuten. 

Zer garrantzitsua da musika bizitzan!







6.IRRATSAIOA

 2.maila Bko talde hau gaurko irratsaioa aurkeztera etorri dira. Entzun ezazue hemen!

Oso ondo egin dute, zorionak!







2022-02-08

Eskimalak

 Kaixo, familiak!


3 urteko geletara negua iritsi da eta horregatik gure pasilloa 2 horma-irudi politekin apaindu dugu. Eskimal bihurtu gara!!! Eskimalen artean topatzera animatzen zaituztegu.

Hola familias!


A las aulas de 3 años ha llegado el invierno y por ese motivo hemos adornado nuestro pasillo con 2 bonitos murales. ¡¡Nos hemos convertido en esquimales!! Os animamos a que nos encontréis entre los esquimales.



2022-02-07

Delegatuen bilerak

 Hemen daude gelako delegatuak Elkarbizitza taldearekin batera lan ta lan, Maitasunari buruzko aktibitateak prestatzen gero gelara eramateko.


Arteagabeitia guztiok gara!💜


2022-02-06

Agate Deuna

 Pasaden ostiralean, ostailaren 4an, Agate Deuna ospatu genuen eta patiora atera ginen abestera.






2022-02-02

TXISTU BANDA

 Gaur Txistu Bandaren bisita izan dugu 4 urteko ikasleek. Oso ondo pasatu dugu musika entzuten eta musika-tresna ezberdinak ezagutzen. 

Eskerrik asko etortzeagatik!