HH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022-12-21

PIPITAKI-PAPATAKI


Pasaden astean Haur Hezkuntzako umeak `”Pipitaki- Papataki” jolasean ibili ginen.

Astelehenean, Balkik asmakizun bana  geletan utzi zigun eta egunero ikasten eta asmatzen saiatu ginen. Apur bat zaila zenez andereñoek pista batzuk hasi ziren ematen eta ostiralerako guztiok asmatzea lortu genuen. 

Hauxe da geure asmakizuna:

Beti dago zutik,

eta ez daki ibiltzen.

Hiru begi ditu:

Behekoa berdea, erdikoa horia eta goikoa gorri-gorria.

Zer da? SEMAFOROA!!

Ostiralean, atsedenaldi eta gero guztiok elkartu ginen gure erantzunak Balkiren kutxatxoan sartzeko. Eta atera zen erantzuna Aimar Alonsoarena izan zen, 4 urteko gelakoa. Domina polita ipini zioten… Hori bai zortea berea!! Hala ere, txalo zaparrada denontzat izan zen asmakizuna oso ondo ikasi bait genuen eta asmatu ere egin genuelako.

Primeran pasatu genuen!












2020-03-26

HAUR HEZKUNTZA- 1.ZIKLOA HIZKUNTZA LANTZEKO JOLASAK

ZENBATUKO DITUGU AHOTS-KOLPEAK?
Behin hitz bat esanda, silaba adina kolpe eman behar ditugu. Joko entretenigarria da, erraztasunez egin dezakeguna. Baliabide honen bidez aurkeztu nahi baduzue primeran pasako dira.


Una vez dicha una palabra tenemos que dar tantos golpes como silabas la forman. Es un juego entretenido que podemos hacer facilmente. Si queréis podéis presentarlo a través de este recurso.

Hitz hauei letra bat falta zaio, lagunduko diozue iratxoari saskian daudenen artean topatzen?

A estas palabras les falta una letra, tenemos que ayudar al duende a encontrarlas.

2018-12-01

PIPITAKI PAPATAKI


Azaroaren 29an 3, 4, eta 5 urteko  umeek Pipitaki Papataki lehiaketan parte hartu genuen.
 Astean zehar igarkizun polita asmatzen egon gara klasean eta begiratu zein ondo pasatu genuen denok elkarrekin gure erantzuna eramaten.
Oso azkarrak izan ginen. Denok asmatu genuen erantzuna:
MOTORRA!!
Ikusi bideoa!

2018-10-17

BALKI ARTEAGABEITIAN

Gaur Balki gure eskolara etorri da bisita egitera eta bide batez oporretan non egon den kontatzera.


Argazki gehiago ikusi nahi? Egizue klik HEMEN
Si queréis ver más fotos solo teneis que hacer clic AQUI