2021-01-20

2.IRRATSAIOA!

 Egun on, lagunok!!

Gaurko irratsaioa LH 2Bko umeek prestatu dute. Primeran pasatu dugu grabatzen talde atsegin honekin, eta gainera oso ondo egin dute, begiratu, begiratu!





2021-01-19

ZERGATIK ETORRIKO ZINATEKE GURE ESKOLARA?

Gure eskolako identitatea, zer garen eta zer izan nahi duguna erakutsi nahi dizuegu umeen marrazkien bidez.

 Lehen hezkuntzako umeei marrazki baten bidez  zergatik matrikulatuko zenituzketen Arteagabeitian haur berriak azaltzea proposatu diegu ; hori izan da eman zaien kontsigna bakarra. Marrazkiak gure eskolara ezagutzera datozen familiek ikusteko jarriko ditugula ere esan diegu.
Eta aditasunez begiratzen baduzue marrazkietan 
gure nortasun-ezaugarriak ikusiko dituzue .

Eskerrik asko, neska- mutilak, bikain egin duzue eta.

A los niños de primaria les hemos propuesto que nos dexpliquen a través de un dibujo por qué matricularían a niños en Arteagabeitia; esa ha sido la única consigna que se les ha dado. También les hemos dicho que pondremos los dibujos para que los vean las familias que vengan a conocernos a nuestra escuela.
Y si miráis con atención veréis en los dibujos nuestras señas de identidad.

Gracias, chicos-chicas, lo habéis hecho genial.



2021-01-17

ARTEAGABEITIA ESKOLA, NIREA, ZUREA, DENONA

Gure eskola ezagutzerik bai?

AURREMATRIKULAZIOA 2021-22

 


Zatozte gu ezagutzera, urtarrilaren 20an ate irekiak izango ditugu.
Eskolara etortzeko izena eman behar da inprimaki hau betetzen.

Segurtasun neurri guztiak bete behar dira derrigorrez.
Familia bakoitzeko pertsona bat baino gehiago ezin da etorri.


¿Queréis conocernos? El día 20 miércoles tendremos jornada de puertas abiertas.
Para poder asistir es imprescindible rellenar el cuestionario que aparece aquí.
Recordad que se tienen que guardar todas las medidas de seguridad y que sólo puede venir una persona por familia. 


 

2021-01-15

LEHENENGO IRRATSAIOA!

 Kaixo lagunok!

Gaur LH 2Ako ikasleek Balki Talkiren lehenengo irratsaioa aurrera eraman dute! Zorionak talde, primeran egin duzue eta! 

Entzun ezazue hemen:







2021-01-14

MATRIKULAZIOA GURE ESKOLAN

 


2021eko urtarrilaren 18tik 29ko 24:00etara arte aukera izango duzue gure eskolan matrikulazioa egitea, oraindik informazioa zehaztea falta zaigu, matrikula egiteko ordutegia, harremanetan ipintzeko era, gurekin hitz egiteko aukera, eskola ezagutzea,... baina asteburuan dena izango duzue hementxe eskuragarri.

Antolakuntza egiten dugun bitartean aukera duzue Hezkuntza Sailan jarritakoa hasten irakurtzeko, horretarako dokumentuak igo ditugu goian ikus dezakezuen ORRIAN.

Desde el 18 hasta el 29 de enero de 2021 podréis realizar la matriculación en nuestra escuela, aún nos falta por concretar la información sobre horarios para poder pasar a formalizar la matricula, cómo nos pondremos en contacto, cómo conocer la escuela,,,,estamos trabajando en ello y esperamos que para el fin de semana tengáis  todo disponible aquí.

Mientras realizamos la organización podéis leer la información que el Departamento de Educación ha puesto en su página web, lo hemos recopilado y  subido en el apartado de matriculación.

AURREMATRIKULA - PREMATRICULA

 Onarpena eta matrikulazioa. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Admisión y matriculación. Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria.




2021-01-01

OLENTZERO EGUNA

Atera ditugun argazkiekin bideo hau prestatu dugu, gustuko izatea espero dugu.



 

GABONAK 2020

Ikasturte honetarako familia gehienen baimena jaso dugu argazkiak egin eta partekatzeko. Hemen ditugu Olentzero eta Mari Domingirekin batera eskolako azken egunean egin genituenak. Festa polita eta ilusionagarria izan da, azken momentu arte COVIDarekin gertatzen zenaren zain egon bait gara.



Argazki gehiago ikus dezazuen HEMEN klikatuz gero.