2021-04-28

9.IRRATSAIOA!!

 Gaurko irratsaioa 1.maila A-ko talde atsegin eta dinamiko honen eskutik dator. Batzuk aurkezteko jaio dira! Oso lan ona, talde!

Irratsaio honek familia batzuen laguntza jaso du, horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu: 

ESKERRIK ASKO!

Arteagabeitian elkarrekin jarraitzen dugu!

Esta sesión de radio cuenta con la ayuda de algunas familias, por eso queríamos agradecer su colaboración. Eskerrik asko!






2021-04-25

IRRATSAIO BEREZIA!!

 Liburuaren Eguna denez gaur, apirilaren 23an, irratsaio berezia dugu! 

LH 1B-koek primeran prestatu dute gaurko saioa. Oso ondo irakurri duzue, irakurle onak zaretela nabaritzen da! Zorionak, talde!

Eta haiekin batera... 6.mailakoek ilusioz parte hartu dute. Badakizue zergatik ospatzen dugun Liburuaren Eguna data honetan? Entzun ezazue zergatia jakiteko!



MITOLOGIA

 Pertsonai mitologiko asmatuak ikus ditzakezue gure eskolan, prest ezagutzeko.





ARTE

Gure pasabidean jarritakoa. 
Ederra, ezta?



SOKA JOLASAK

 Soka saltoka

Ezagutzen duzue jolasa? eta kanta hau?

Abestia

Jolas(tu) gaitezen denok

soka jokoan, soka jokoan,

haurtxo euskaldunoi, ei!

dagokigun eran, dagokigun eran,

euskara hutsean.

Bat eta bi, hiru, lau eta bost,

hamar gehiagorekin

beti dira hamabost.



HEMEN argazki gehiago




2021-04-22

ITZALI TELEBISTA ETA PIZTU LIBURU BAT!!

 Liburuaren Egunerako gehien gustatzen zaizkigun liburuak hasi gara idazten horma-irudi honetan.

Anima zaitez eta idatzi zurea!!




2021-04-21

Albaitariaren bisita

 4 urteko gelan oso bisita berezia izan dugu: goiz batean, aztarna batzuk aurkitu genituen gelan, eta ikertu ondoren, jabeak aurkitu genituen: Balkiren lagun txakurkume politak.

Izena jarri eta txabola politak prestatu ondoren, txakurrei buruzko gauza asko ikertu eta ikasi ditugu: nola jaiotzen diren, zer jaten duten, nola zaindu behar diren, zer arraza dauden, zer lan egiten dituzten... Eta, amaitzeko, albaitari jator baten bisita izan dugu, gauza asko azaldu dizkiguna eta benetako txakurtxo bat ekarri diguna!!

Oso ondo pasatu dugu!

   



En el aula de 4 años hemos tenido una visita muy especial: una mañana encontramos unas huellas en clase y después de investigar, dimos con los dueños: unos bonitos cachorros amigos de Balki.

Después de ponerles nombre y prepararles unas bonitas casetas, hemos investigado y aprendido muchas cosas sobre los perros: cómo nacen, qué comen, cómo cuidarles, qué razas hay, qué trabajos realizan...y, para rematar, hemos tenido la visita de una veterinaria muy simpática que nos ha explicado muchas cosas ¡y nos ha traído un perrito de verdad!

¡Lo hemos pasado genial!








2021-04-20

Dana prest LIBURUAREN EGUNERAKO

 Liburuaren Eguna datorren ostiralean, apirilaren 23an, ospatuko dugu. Oso pozik gaude aurten era presentzialean ospatu ahal izateagatik!

Guk💓irakurketa!


El próximo viernes, 23 de abril, celebramos el Día del Libro. ¡Estamos muy contentos de poder celebrarlo este año de forma presencial!


Nola egiten dira zapatila ekologikoak?

 Zapatila ekologikoak nola, non eta zerekin egiten dituzten azaldu digu Aitorrek. Oso interesgarria eta polita izan da hitzaldia. Hona hemen bideoa laburpena ikus dezazuen: