Pasaden astean Haur Hezkuntzako umeak `”Pipitaki- Papataki” jolasean ibili ginen.
Astelehenean, Balkik asmakizun bana geletan utzi zigun eta egunero ikasten eta asmatzen saiatu ginen. Apur bat zaila zenez andereñoek pista batzuk hasi ziren ematen eta ostiralerako guztiok asmatzea lortu genuen.
Hauxe da geure asmakizuna:
Beti dago zutik,
eta ez daki ibiltzen.
Hiru begi ditu:
Behekoa berdea, erdikoa horia eta goikoa gorri-gorria.
Zer da? SEMAFOROA!!
Ostiralean, atsedenaldi eta gero guztiok elkartu ginen gure erantzunak Balkiren kutxatxoan sartzeko. Eta atera zen erantzuna Aimar Alonsoarena izan zen, 4 urteko gelakoa. Domina polita ipini zioten… Hori bai zortea berea!! Hala ere, txalo zaparrada denontzat izan zen asmakizuna oso ondo ikasi bait genuen eta asmatu ere egin genuelako.
Primeran pasatu genuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik