2022-02-21

Elkarbizitza

Arteagabeitian elkarbizitza egunero lantzen da, oso garrantzitsua delako guretzat.

Liburutegian erakusketa bat dago, han 5.mailakoek egindako zubia eta bi herrien arteko istoria ikus dezakezue. 


Beste norbaitekin haserretu eta eztabaidatzen hasten garenean, askotan, benetan pentsatzen ez ditugun gauzak esaten ditugu. Beste pertsona mintzea gure helburua izan ez arren, hori lortzen dugu esaten ditugun "misil-hitzekin", misilak izango balira bezala sartzen baitira bestearen barnean.




Eztabaida horren ondotik, beharrezkoa da bi pertsona horiek hurbiltzeko errespetuan oinarritutako gauzak esatea, hau da, elkartuko gaituzten "zubi-hitzak".

Hori horrela, eztabaida baten aurrean, ikasleak elkarri "misil-hitzak" botatzea ekiditzera bultzatu behar ditugu, eta horren ordez, errespetuan oinarritutako "zubi-hitzak" esatera bultzatu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskerrak zure iruzkinagatik