2019-06-18
2019-06-10
IPUIN IBILTARIA
Kurtsoaren hasieran, liburutegiaren bitartez, 3.mailetatik pasatu nintzen proiektu hori azaltzeko. Gaztelaniaz izango zela esan nien, gero 4. mailan beste bat egingo zutela baina eukeraz.
Izenburuak esaten duen bezala, “El cuento…”, astero joango zen ikaslez ikasle pasatzen, aurrekoa irakurtzen, gero asmatzen, idazten eta ilustratzen.
Etxean egin behar zuten laguntzaz, hau da, idazkera (kaligrafia) eta ortografía zaintzen.
Marrazkiei garrantzia eman nahi nien, haien gustoko liburuak marrazkiak dituztelako eta gero, amaierako produktua, ilusioz begiratzeko.
Nik uste gustatu zaiela.
Gela biek denboraz amaitu zutenez eta proiektuari bukatutzat emateko inprimitu nituen eta ACEX- KULTUR ASTEA zela eta,( maiatzaren 20tik-24ra) azken egun horretan, ostiralean, liburutegian klasez klase liburu bana banatu nituen.
DIPLOMAK LIBURUTEGIAN
Zeintzuk izan dira irakurlerik amorratuenak?
Diploma eman zen egunean ez zenez eskolara etorri....beranduago jaso zuen
Ikasturte hau amaitu da eta liburutegia, pena handiz, itxi egin da.
Hemendik ikasle asko pasatu dira bai irakurtzera, marraztera, etxerako lanak egitera, …eta etxera eramateko liburuak maileguak eskatzera.
Hasieran LHko ikasleak etortzen ziren, baina gero, HHkoak gurasoekin ere bai.
Benetan mailegua/prestamoa kurtsoan zehar dexente izan dela eta horregatik zoriondu egin diegu, baina bakarrik gehien eraman dutenei Diploma bat eman diegu. Halan eta guztiz, pozteko da.
Diploma eman zen egunean ez zenez eskolara etorri....beranduago jaso zuen
2019-06-09
NIRE GORPUTZA DA
Hona hemen dantzatu duguna (KANTUKOLORE -tik hartuta)
Berritsu-isilak, polit-itsusiak, argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak, elbarri eta itsu, gor edo mutuak. Denak ezberdinak, eskubide berberak. Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, nork bere burua maitatu, nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, aukera nirea izango da! Nire gorputza da aske eta librea, nahi dudan moduan, maite dudan munduan. Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin. Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin. Zure desio eta zaletasunekin aurrera egin maitatzen zaituztenekin. Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, nork bere burua maitatu, nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, bidea nirea izango da! Nire gorputza da aske eta librea, nahi dudan moduan, maite dudan munduan.
Hezkuntza Sailaren proposamena
Badakizue zergatik atera gara abestera jolastokira?
Maiatzak 17, "LGTBI fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna" ospatzera
2019-06-07
2019-06-06
Haitzuloetan bezala
Haitzuloetan bizi ziren pertsonak bezala margotzen saiatu gara oraingoan. Artelanak egiten gozatzen ibili gara!
2019-06-05
2. mailakoak Barakaldo Antzokian
Aurreko maiatzaren 28an antzezkizun bat ikustera joan ginen Barakaldo Antzokira Euskara Piztuz programa dela eta.
Izugarri gustatu zitzaigun eta asko dantzatu genuen!
Izugarri gustatu zitzaigun eta asko dantzatu genuen!
2019-06-04
IDAZLEA ESKOLAN
IÑAKI ZUBELDIA
Ze suerte dugun! Atzo, maiatzak 28, beste idazle bat etorri zen eta egun osoan berarekin egon ginen. Goizez 3.ziklo osoa eta arratsaldez 4.mailaA+B.
Aurten liburuak idazten bere 50 urteurrena izango zela eta ospatzeko berak idatzitako lehenengo liburuari (Euskaldun bat Marten) jarraipen bat emango ziola pentsatu zuen eta horregatik hasi zen sortzen.
Liburuaren maketa erakutsi zigun eta gainetik pixkat kontatu zigun horren liburuko grina sortararazteko. Oso polita zirudien!
Gero galderak hasi ziren egiten eta protagonista batzuk errealak zirela eta idazle berak bere gaztaroko bizipenetan oinarrituz, istorioa kontatzen zuela konturatu ziren.
Argazki gehiago HEMEN más fotos.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)