Hiruhilabete hau bukatzear dago baina 2.b-koek irratsaio berri bat grabatu dugu. Beti bezala zuen gustokoa izatea, espero dugu.
Audio and voice recording >>
2019-04-08
2019-04-07
KORRIKA
Abestia ikasteko prest bazaudete, hona hemen hitza
KLIKA KORRIKA 2019
Mad Muasel:
Heldu da guztion andereñoa
adi, adi, pasatuko dut zerrenda
je suis Mad Mua Sel ohlala!
Faty faty den soinua zabaltzen dut mundura
Guztiok bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren nortasuna errespetatzea
motorrak arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, KO RRI KA
Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna
martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago eta.
Pausuz pausu, gure erritmora!
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa
Orain oraingoa gero gerokoa
Oreka ez galtzeko oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDATZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara gure artean bizitzea
Lan ta lan, banaka, taldean
Aukeratu zure lekua bidean
Herriaren arnasa sentitzen da
Korrika datorrenean
Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
Fermin:
Klika, klika!
Altxa ezkerreko besoa
klika klika!
Orain altxa eskubikoa
Klika, klika!
Antenak ditugu piztuta
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika
Klika, klika!
Euskal planeta ari da dantzan
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
Klika, klika!
Ikimilikiliklik…a!!!
La Furia:
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa
Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa
Pista argituko duen metxa piztu dadila
Herri feminista eta askearen alde Klika
Lekukoa neskatxari emango dioten,
Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen,
Aterpea sentitzeko,
komunikatzen den herri bat ez da inoiz
zatituko.
Erriberatik la Furia banator korrika
Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika!
Gure erritmora
Nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Nondik hartua: http://www.korrika.eus/
2019-04-04
KLIKA KORRIKA
BADATOR KORRIKA!!!!!!. ESKOLAN HASIERA EMATEKO, 3. MAILAKO IKASLE BATZUEN MEZUA HEMEN DUZUE.
2019-04-03
Internet eta hiri-mitoak
2019-04-02
ZINEMAKO ESPEZIALISTAK
Oraingoan 6.mailakoei txanda emango diegu, ondo egiten dute ezta?
Haur hezkuntzakoak gonbidatuta izan dira eta aho zabalik geratu dira profesionak hauek ikustean. Txapeldunak!!!
Haur hezkuntzakoak gonbidatuta izan dira eta aho zabalik geratu dira profesionak hauek ikustean. Txapeldunak!!!
4. MAILA:ZERTAN ARI DIRA?
4. mailako haurrak esperientzi zoragarria bizi izaten ari dira.
Arretaz begiratu ea asmatzen duzue zertan ari garen.
Gaur, familia handitu egin da!!!!
Arretaz begiratu ea asmatzen duzue zertan ari garen.
Asteak daramatzate proiektu honekin. Atzo sorpresa eder hau topatu zuten zuten inkubagailua zabaltzean
Gaur, familia handitu egin da!!!!
Zenbat dauden jakin nahi? Galdetu haurrei, esperientzia kontatzeko irrikitan daude eta.
Gehiago ikusteko, HEMEN
HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA
“HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA” ,apirilak 2, gure eskolan ospatu da.
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk (www.oepli.org/pag/eu/ibby.php) Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Ikasleek haiek irakurritako liburuei buruz iritzia eman dute eta liburutegiaren barruan zein kanpoan jarritako ormirudietan koloretako post- it-en bitartez itsatsi dute.
Baita agertu den informazio interesgarria erabili dute taldeka irakurtzeko, mezuak aztertzeko,… ere.
Aste eta egun polita apaintzen eta girotzen egon garelako.
Erabili den leloa: (3 hizkuntzetan)
Badakizue zer dago idatzita? Hurbil zaitezkete eta irakur ezazue! Gonbidatuta zaudete gero!
2019-03-25
HEMEN DUZUE IRRATI SAIO BERRI BAT
Bai, irrati saio berri hau egitea kostatu zaigu baina beti bezala gustora ibili gara egiten. Zuen gustokoa izan daitela espero dugu.
Record audio or upload mp3 >>
Record audio or upload mp3 >>
2019-03-22
2. mailakoak Durangoko planetarioan
2019-03-19
ZINEMAKO ESPEZIALISTAK
Ebaluazio honetan 5. eta 6. mailakoak eskrima ikasten eta lantzen ibili dira. Ebaluazioaren amaierarako prestatu dituzte taldeka eskrimako koreografiak filmen abesti ezagunen musikarekin batera. Koreografia hauetan erakutsi dute ezpatak agertzen diren abentura filmetan gai direla espezialista lana egiteko.
2019-03-17
KLIMA ALDAKETA
Friday for the future lelopean, mobilizazioak egiten ari dira hainbat hiri eta herritan.
Nondik hartua: Diario Vasco egunkaritik
Eskolan ere gure hormairudia egin dugu
2019-03-10
MARTXOAK 8
ERABAKITZEN DUDANA IZANGO NAIZ (Emakundea)
Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero mugarik gabe beraien etorkizuna erabakitzeko eskubidea, martxoaren 8rako kanpainaren ardatzak.
La campaña del 8 de marzo se centra en el empoderamiento de mujeres y niñas y en su derecho a decidir su futuro sin límites de género.
Gehiago jakiteko, klikatu hemen
INKLUSIBITATEA
2019-03-05
AMPA IGE ZORIONAK
Eskolako klaustrokideok zoriondu nahi ditugu Inauteri jaietan parte hartu duten IGEko partaide guztiak, kriston lana egin duzue eta. Larunbatean, kalejiran, eskolako izena entzun da: AUPA ARTEAGABEITIA!!!
Informazioaren iturria: Barakaldo digital
Informazioaren iturria: Barakaldo digital
2019-03-04
INAUTERIAK 2019
2019-03-03
GORA INAUTERIAK
Ostirala heldu da, zelako poztasuna, mozorraturik ospatzen den jaia heldu zaigu!!!!
Ekitaldiarekin hasi aurretik, jolastokira atera gara taldeko argazkia egiteko.
Ekitaldiarekin hasi aurretik, jolastokira atera gara taldeko argazkia egiteko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)