2020-03-06

ARTEAGABEITIAN MARTXOAK, 8 OSPATU DUGU!

Urtean zehar, hainbat ekintza egiten ditugu genero berdintasuna lantzeko, hala ere, martxoak 8 arekin batera aste honetan zehar lanketa sakonagoa egin dugu eta emakumeen biografiak (zientzialariak, kirolariak, artistak, asmatzaileak…) eta gure ikasleen amen, izekoen, amamen… lanbideak landu ditugu. Hau dana biltzeko bi mural sortu ditugu. Hemen dago nagusiek egindakoa eta bihar txikiek egindako murala ikusiko duzue.



Eskolako pankarta txikia  geratu zaigu eta  3. mailakoek haien pankarta egin dute.  Lan bikaina ere hauena.



Pankarta hau LH 3A-koek egin dute.




Eta hau LH 3B-koek


Mari More Gaur morez jantzi gara, danok bat garela adierazteko, batzuk lazoa, beste batzuk jertsea, kamiseta, diadema… Eskumuturrekoak ere egin ditugu.
Beste argazki batzuk ikusteko HEMEN klikatu

2020-03-05

GURE ESKOLA, GURE ZUHAITZA

Loratu edo hezi, gauza bera da? Gure eskolan sartzen garenean eta burua ezkerralderantz mugitzen badugu, han, paretan, zuhaitz loredunak begiratuko gaitu bere emozioak, hitz izkutuak, baloreak, edukinak bere magia transmititzeko nahian. Agian berari begira geratzen bagara bere maitasuna sentituko dugu, agian loreei begira gure komunitatea sentituko dugu eta hórrela ulertuko genuke hitz pottolo horiek ez direla hutsak, EZ,EZ!!!!guztiz kontrakoa!!!!!. Arteagabeitia eskola bizirik dagoela eta bere taupadak ponpatzen dituela esan nahi dute, eta taupada bakoitzean ikaslegoa, irakaslegoa, familiak, irakasle ez diren langileak bagaude, Arteagabeitiakideak garelako , taldea osatzen dugulako eta azken finean zu gu bihurtzen delako. Horregatik…….. Hurrengoan eskolan sartzean , zuhaitzari begira geratu eta utzi liluratzen bere magiagatik.

2020-03-04

BIOSFERA IKERTZEN ETA IKASTEN

Lehen hezkuntzako 5. mailakook biosfera ikasten ibili gara, eta ekosistemei buruz ikasi ditugun gauza guztiak “lapbook” eder hauetan bildu ditugu. Begira, begira… Zer deritzozue?

2020-03-03

ONDO JATEN IKASI 1. mailakoekin

Lehenengo mailakoak ikasten ari garena: zer jaten dugun , janariaren jatorria, zer den dieta orekatua, menua prestatzen,… Ikusi, ikusi:

HEMEN DUZUE GURE ESKOLAKO IRRATSAIO BERRIA!!!!

Bai, oraingo honetan LH1Bkoei tokatu zaie irratsaioa egitea.  Bere taldekideek beste batzuetan bezala, oso ondo egin dute.


2020-02-27

ARTEAGABEITIAN, EMAKUMEAREN EGUNA



Datorren astean zehar emakumearen eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu ziklo guztietan. Momentuz eta lehenengo hurbilketa  eta interesa pizteko hormairudi hau jarri dugu sarreran.





Zergatik EGUNEZ EGUN?

ANTTON KAZABON GURE ESKOLAN!

Kurtso honetan 3. mailako ikasleok bi liburu irakurri ditugu: Beñaten eskutitzak eta Momolo. Biak Antton Kazabonek idatzi ditu eta zorionez gure eskolan egon da aste honetan. Liburuei buruz hitz egin dugu eta oso ondo pasatu dugu elkarrekin. Aho korapiloekin jolasean aritu gara eta oparitxo batzuk ekarri dizkigu. Amaitzeko, bere azken liburua (Gabi eta Bernardaren komeriak) erakutsi digu. Gu irakurtzeko irrikitan gaude, eta zuek?

2020-02-25

ARTEAGABEITIAKO INAUTERIAK

Aurten ezin izan ditugu argazkiak atera baina oso ondo pasatu dugu. Beti bezal HHko irakasleek pankarta ederra egin zuten.




Gure Balki ere mozorratu zen.


2020-02-18

IRRATSAIO BERRIA ZUEKIN!!!!!!

Bigarren mailako ikasle guztiek hartu dute parte eta orain lehenengo mailakoei tokatzen zaie. Seguru primeran ere egingo dutela.

2020-02-17

BEKAK 2. TXANDA / 2º GRUPO DE BECAS 2019-20






Eusko Jaurlaritzako mezua:


2020-02-14an zure ikastetxeko ikasleen espediente batzuk ebatzi dira.
Alegazioak aurkezteko epea 29-02-2020a bukatuko da.

Mensaje del Gobierno Vasco:

Con fecha 14-02-2020 Se ha procedido a la resolución de expedientes correspondientes a alumnos de su centro.
El plazo para presentar alegaciones finalizará el 29-02-2020

 

2020-02-14

ARTEAGABEITIAKO INAUNTERIAK!!

KAIXO FAMILIAK:

Otsailaren 8an ospatuko dugun jaialdira konbidatzen zaituztegu. Ilusio handiz prestatu dugu. Gustatuko zaizuela eta oso ondo pasatuko duzuela  espero dugu.
Ez ahaztu ezin direla argazkiak atera.



HEMEN klikatu beste gonbidaketak ikusteko





2020-02-07

GEOPLANOAK HHan


KAIXO FAMILIAK!

SARRERA HONETAN FORMA DESBERDIN BAT MATEMATIKAK LANTZEKO IKUSI AHAL DUZUE, HAIN ZUZEN ERE, GEOMETRIA.  GEOPLANOARI ESKER, UMEEK MODU MANIPULATIBOAN LANDU AHAL DUTE.

EN ESTA ENTRADA PODÉIS VER OTRA FORMA DIFERENTE DE TRABAJAR LAS MATEMÁTICAS, EN CONCRETO LA GEOMETRÍA. GRACIAS AL GEOPLANO LOS/AS NIÑOS/AS LA TRABAJAN DE MODU MANIPULATIVO.









2020-02-03

IRRATI SAIO BERRIA!!!!

Kaixo entzule. Astebete geroago, baina hitzordura huts egin gabe. Saio hau aurrekoak bezainbeste gustatzea espero dugu.

2020-01-19

AGATE DEUNA 2020

Urtero bezala Agate Deunaren irteera prestatzen ari gara. Familiak anima zaitezte eta gurekin etorri! Hemen duzue entseguen egunak. Como cada año estamos preparando la salida de Agate Deuna. Familias animaros y venid con nosotros a cantar. Aquí tenéis los días de ensayo.

2020-01-13

EKOSISTEMAK

Ekosistemei buruzko proiektuari bukaera emateko 4.mailako haurrek  maketa hauek egin dituzte.


Argazki gehiago ikusi nahi? Klikatu HEMEN