2020-03-09
EMAKUME OSPETSUAK 2
Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek egin dituzten lan bikainak ere hemen dituzue. Disfrutatu eta ikasi.
EMAKUME OSPETSUAK
Biografia batzuetatik abiatuta, LH 5. eta 6. mailako ikasleek hain sormen handiko poster hauek diseinatu dituzte.
AMERIKAR TORTITAK
Aste honetan Sukaldaritza tailerrean “Amerikar tortitak” prestatu ditugu. Oso errezeta arrakastatsua izan da gure gonbidatuei asko gustatu zaizkie eta. Horrez gain jarduera desberdinak egin ditugu: osagaiak pisatu, neurtu, nahastu, denbora kontrolatu, gonbitak prestatu, errezeta bete… eragiketak ere egin behar izan ditugu. Ah! mahaia ipintzen eta jasotzen ere lagundu dugu. Baina garrantzitsuena talde lana izan da. Denon artean prestau dugu eta dibertigarria izan da. Hemen duzue ppt bat ikusteko. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
2020-03-08
GORA AMA LANGILEAK!
2020-03-07
GORA EMAKUMEOK!
Eskolako txikitxuek emakumearen eguna ospatu dugu. Munduan dauden emakume zoragarrien bila aritu gara. Eta hara non.... etxean bertan topatu ditugu maitagarrienak! amama, izeko, biramama, amatxu, andereño, lehengusina.... Guztiok ikusteko zer nolako lan bikaina egiten duten hormairudi hau egin dugu. Ederra, ezta?
2020-03-06
ARTEAGABEITIAN MARTXOAK, 8 OSPATU DUGU!
Urtean zehar, hainbat ekintza egiten ditugu genero berdintasuna lantzeko, hala ere, martxoak 8 arekin batera aste honetan zehar lanketa sakonagoa egin dugu eta emakumeen biografiak (zientzialariak, kirolariak, artistak, asmatzaileak…) eta gure ikasleen amen, izekoen, amamen… lanbideak landu ditugu. Hau dana biltzeko bi mural sortu ditugu. Hemen dago nagusiek egindakoa eta bihar txikiek egindako murala ikusiko duzue.
Eskolako pankarta txikia geratu zaigu eta 3. mailakoek haien pankarta egin dute. Lan bikaina ere hauena.
Pankarta hau LH 3A-koek egin dute.
Eta hau LH 3B-koek
Mari More Gaur morez jantzi gara, danok bat garela adierazteko, batzuk lazoa, beste batzuk jertsea, kamiseta, diadema… Eskumuturrekoak ere egin ditugu.
Beste argazki batzuk ikusteko HEMEN klikatu
2020-03-05
GURE ESKOLA, GURE ZUHAITZA
Loratu edo hezi, gauza bera da? Gure eskolan sartzen garenean eta burua ezkerralderantz mugitzen badugu, han, paretan, zuhaitz loredunak begiratuko gaitu bere emozioak, hitz izkutuak, baloreak, edukinak bere magia transmititzeko nahian. Agian berari begira geratzen bagara bere maitasuna sentituko dugu, agian loreei begira gure komunitatea sentituko dugu eta hórrela ulertuko genuke hitz pottolo horiek ez direla hutsak, EZ,EZ!!!!guztiz kontrakoa!!!!!. Arteagabeitia eskola bizirik dagoela eta bere taupadak ponpatzen dituela esan nahi dute, eta taupada bakoitzean ikaslegoa, irakaslegoa, familiak, irakasle ez diren langileak bagaude, Arteagabeitiakideak garelako , taldea osatzen dugulako eta azken finean zu gu bihurtzen delako. Horregatik…….. Hurrengoan eskolan sartzean , zuhaitzari begira geratu eta utzi liluratzen bere magiagatik.
2020-03-04
BIOSFERA IKERTZEN ETA IKASTEN
2020-03-03
ONDO JATEN IKASI 1. mailakoekin
Lehenengo mailakoak ikasten ari garena: zer jaten dugun , janariaren jatorria, zer den dieta orekatua, menua prestatzen,… Ikusi, ikusi:
HEMEN DUZUE GURE ESKOLAKO IRRATSAIO BERRIA!!!!
Bai, oraingo honetan LH1Bkoei tokatu zaie irratsaioa egitea. Bere taldekideek beste batzuetan bezala, oso ondo egin dute.
2020-02-27
ARTEAGABEITIAN, EMAKUMEAREN EGUNA
Datorren astean zehar emakumearen eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu ziklo guztietan. Momentuz eta lehenengo hurbilketa eta interesa pizteko hormairudi hau jarri dugu sarreran.
Zergatik EGUNEZ EGUN?
ANTTON KAZABON GURE ESKOLAN!
Kurtso honetan 3. mailako ikasleok bi liburu irakurri ditugu: Beñaten eskutitzak eta Momolo. Biak Antton Kazabonek idatzi ditu eta zorionez gure eskolan egon da aste honetan. Liburuei buruz hitz egin dugu eta oso ondo pasatu dugu elkarrekin. Aho korapiloekin jolasean aritu gara eta oparitxo batzuk ekarri dizkigu. Amaitzeko, bere azken liburua (Gabi eta Bernardaren komeriak) erakutsi digu. Gu irakurtzeko irrikitan gaude, eta zuek?
2020-02-25
ARTEAGABEITIAKO INAUTERIAK
Aurten ezin izan ditugu argazkiak atera baina oso ondo pasatu dugu. Beti bezal HHko irakasleek pankarta ederra egin zuten.
Gure Balki ere mozorratu zen.
Gure Balki ere mozorratu zen.
2020-02-18
IRRATSAIO BERRIA ZUEKIN!!!!!!
Bigarren mailako ikasle guztiek hartu dute parte eta orain lehenengo mailakoei tokatzen zaie. Seguru primeran ere egingo dutela.
2020-02-17
BEKAK 2. TXANDA / 2º GRUPO DE BECAS 2019-20
Eusko Jaurlaritzako mezua:
2020-02-14an zure ikastetxeko ikasleen espediente batzuk ebatzi dira.
Alegazioak aurkezteko epea 29-02-2020a bukatuko da.
Mensaje del Gobierno Vasco:
Con fecha 14-02-2020 Se ha procedido a la resolución de expedientes correspondientes a alumnos de su centro.
El plazo para presentar alegaciones finalizará el 29-02-2020
2020-02-14
ARTEAGABEITIAKO INAUNTERIAK!!
KAIXO FAMILIAK:
Otsailaren 8an ospatuko dugun jaialdira konbidatzen zaituztegu. Ilusio handiz prestatu dugu. Gustatuko zaizuela eta oso ondo pasatuko duzuela espero dugu.
Ez ahaztu ezin direla argazkiak atera.
HEMEN klikatu beste gonbidaketak ikusteko
Otsailaren 8an ospatuko dugun jaialdira konbidatzen zaituztegu. Ilusio handiz prestatu dugu. Gustatuko zaizuela eta oso ondo pasatuko duzuela espero dugu.
Ez ahaztu ezin direla argazkiak atera.
HEMEN klikatu beste gonbidaketak ikusteko
2020-02-07
GEOPLANOAK HHan
KAIXO FAMILIAK!
SARRERA HONETAN FORMA DESBERDIN BAT MATEMATIKAK LANTZEKO IKUSI AHAL DUZUE, HAIN ZUZEN ERE, GEOMETRIA. GEOPLANOARI ESKER, UMEEK MODU MANIPULATIBOAN LANDU AHAL DUTE.
EN ESTA ENTRADA PODÉIS VER OTRA FORMA DIFERENTE DE TRABAJAR LAS MATEMÁTICAS, EN CONCRETO LA GEOMETRÍA. GRACIAS AL GEOPLANO LOS/AS NIÑOS/AS LA TRABAJAN DE MODU MANIPULATIVO.
2020-02-03
IRRATI SAIO BERRIA!!!!
Kaixo entzule. Astebete geroago, baina hitzordura huts egin gabe. Saio hau aurrekoak bezainbeste gustatzea espero dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)