2020-04-09

DENOK ETXEAN

Oporretan egon arren  ezin gara atera etxetik koronabirus dela eta.
Balkik mezu hau utzi digu



Guk erantzun diogu etxean gaudela eta mezua eskertzeko bihotz erraldoi bat egin diogu.


Hoy nos ha enviado Balki un mensaje, está en su casa y nos quiere ver pronto.
Le hemos enviado este regalo, esperamos que le guste.
Gracias BALKI


EBETE

EBETE ezagutzen duzue?
Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak ezagutzeko web orrialdea da.

Oporraldian egiteko zenbait ekintza prestatu du Iñaki Eizmendik.




 Hoy os traemos un recurso de la web EBETE: la caja de las vivencias




IKASGUNE

Oraindik batzuek galdetu diguzue nola sartu behar duzue ikasgunean seme alaben notak ikusteko. Joan den ikasturtean formakuntza txiki bat egin genuen  azaltzeko.  Erabiltzen ez badugu ahaztea normala denez,,bideo hauek txertatzen ditugu lagungarriak direlakoan bait gaude.





Algunas familias nos han preguntado cómo pueden entrar en IKASGUNE para ver las notas de sus hijos/as. El curso pasado hicimos una pequeña formación, pero es normal que se nos haya olvidado.
Esperamos que con la ayuda de estos vídeos os resulte más sencillo.

2020-04-08

FAMILIEN EKARPENAK

Oporretan egon arren ezin gara kalera irten.
Zertan ari zarete etxean?

Familia baten ekarpena



Eskerrik asko

ZOTZ EGITEKO BERTSOAK


Haurrak taldean jolasean hasi aurretik taldekatzeak sortzeko edota jolas bezala erabiltzen dituzten zotz egiteko formulak,jokalariak korroan jarri eta, kantua esan ahala erritmoaren arabera banan-banan seinalatzen ditu beste haurrak.
Eskolan ez gaudenez pelutxeak hartu ditugu nola egiten dugun ikas dezazuen, Prest zuek ere egiteko?
Dakizkizuenak gurekin konpartitu nahi? Animatu eta bidali, mesedez.



Antes de comenzar un juego se suelen cantar o recitar versos para sortear. Colocados en círculo vamos cantando a la vez que se señala de uno en uno a cada niño.
Nos encantaría que compartáis con nosotros las canciones de rifa que conocéis.¿Quién se anima?



Harriola-marriola
orratza zorrotza,
zizta gaitza,
hari txarra,
tirabira,
zirrin-zarran eta zast!

AHOKORAPILOAK

Ahokorapiloak umeen jolasarako erabiltzen ditugu eskolan,batzutan ahozkera lantzeko beste batzutan irakurtzerakoan azkartasuna lantzeko.
Askotan zentzugabekoak dira eta hitz asmatuak erabiltzen dira, oroimena lantzeko primerako baliabidea dugu.

Has gaitezen...
Zein da ezagutzen duzun ahokorapilo zailena?
Hemen jarriko ditugunak esan ditzakezu erratu gabe?
Ezetz nik baino azkarrago esan

Irudiaren gainean klik eginez ahokorapiloak ikus ditzakezu



Los trabalenguas los utilizamos en la escuela para jugar con el lenguaje, unas veces para trabajar el lenguaje oral y otras para trabajar la rapidez a la hora de leer.
Muchas veces son absurdos y se utilizan palabras inventadas,eso sí, tenemos un recurso perfecto para trabajar la memoria.
Empecemos...
¿Cuál es el trabalenguas más difícil que conoces?
¿Puedes decir lo que vamos a poner aquí sin equivocarte?
¡A que no lo dices más rápido que yo!.



2020-04-07

MEZUAK

Faltan botatzen duzu zurekin egon ezin den norbait? Zer gustatuko litzaizuke esatea aurrez aurre ikusten duzunean?
Mezuak edo marrazkiak pote batean sartzea proposatzen dizuet, eta egoera hau amaitzen denean hainbeste faltan botatzen ditugun pertsona horiei oparitzea.

Hemen etxean egin ditugunak




¿Echas de menos a alguien con el que no puedas estar? ¿Qué te gustaría decirle cuando le veas?

Os propongo meter mensajes o dibujos en FRASCOS y cuando por fin podemos salir regalarlos a esas personas a las que tanto echamos de menos.
En casa ya tenemos unos cuantos.

ALTXORRAREN BILA- BUSQUEDA DEL TESORO

Aupa gurasoak,jolasteko prest?
Jolasa hasi aurretik ondo prestatu behar dituzue pistak.

Tenemos que tener bien preparadas las pistas antes de empezar.

OHARRA: Ez dakit nork egin duen, espero dut bere baimena izatea hemen jartzeko

2020-04-06

FAMILIENTZAKO ORIENTABIDEAK- ORIENTACIONES PARA LAS FAMILIAS

Berandu baina azkenean hezkuntzako webgunean orientabideak topa ditzakegu, bazen garaia!

Aunque tarde se ha publicado en la página del departamento orientaciones para las familias

ZUENTZAT



Aldaketa txiki bat dago, aurrekoan 2 argazki falta ziren,barkatu.

En el video anterior faltaban 2 fotos. Lo siento

TANGRAM

TANGRAM 7 zatiz osaturiko jolasa da, kreatibitatea lantzeko oso aproposa da eta baita matematikako geometria laua lantzeko ere.
Momentuz figura ezberdinak egingo ditugu, prest hasteko?

http://primerodecarlos.com/junio/tangram.swf

http://primerodecarlos.com/junio/tangram.swf

 

LOGIKA JOKOA

Jokoa ondo ikusi ahal izateko, Flash Player aplikazioaren azken bertsioa instalatuta eduki behar duzu.


Argibideak irakurri hasi aurretik

http://www.jolasak.eu/zubia.html#jokoa
 Hasi

2020-04-05

ESPERIMENTUAK

Elhuyarrek etxean esperimentuak egitera gonbidatzen zaitu.
Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira; apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/niketxeanesperimentuak.pdf

Elhuyar ha creado el calendario #NikEtxeanEsperimentuak para animar el confinamiento en casa por el COVID-19. Al mismos tiempo es una buena opción para aprender de forma divertida conceptos de ciencias en familia.
Los experimentos propuestos se pueden realizar con objetos y materiales cotidianos. Para cada día del mes de abril hay dos experimentos: uno para los y las más pequeñas (H) y otro para jóvenes (G). Pulsando en cada experimento, se accede a la página de las explicaciones.

ESKERRIK ASKO

Eskerrak eman jakin behar dugu.
Zenbat alditan esan behar eta askotan ahaztu egiten zaigu.

Egun asko daramatzagu balkoira ateratzen, laguntzen ari zaizkigun pertsona guztiak txalotzen; hori da eskerrak emateko moduetako bat.

Ez ahaztu etxean eskerrak ematea, eta abesti hau abestu eta dantzatu bazenuten? prest?

Proposamena:Zuek noiz ematen dituzue eskerrak? idatziko duzue hemen adibideren bat? Baietz animatu!!!!



Llevamos muchos días saliendo al balcón a aplaudir a todas aquellas personas que nos están ayudando, esta es una de las maneras de darles las gracias.
No olvidar  dar las gracias en casa,¿y si lo hacemos cantando y  bailando esta canción?

¿Aceptas este reto? cuenta en la zona de comentarios(iruzkinak) cuando das las gracias. Animo

DENBORA GEHIAGO ETXETIK IRTEN BARIK

Lasaitasunez hartu behar dugu, asteburu honetan agindu berria heldu da, denbora gehiago geratu behar dugu etxean. Eta zer egin umeekin? Pirritxek mezu bat bidaltzen digu esanez bere amonak PAZIENTZIA behar duela eta itxaroten jakin behar dugula. Ba horixe da egoera honetan behar duguna izan. ANIMO, lortuko dugu eta.

Etxean egiten duzuena gurekin konpartitu nahi? Bidali emailaz eta gustura jarriko dugu hementxe.

GORPUTZ HEZKUNTZA




Jarraitu ahal duzue Gorputz Hezkuntza etxetik egiten Aste Santuan ere eta konfinamendua irauten duen edo eskola itxita egongo den denbora osoan. Aitorrek jarraituko du astero material berria jartzen. Horretarako baduzue egutegi interaktiboa:

Podéis seguir haciendo Educación Física desde casa también en Semana Santa y durante todo el tiempo que dure el confinamiento o la escuela permanezca cerrada. Aitor seguirá poniendo material nuevo cada semana. Para ello tenéis el calendario interactivo:

  • HH eta LH 1erako / Para Infantil y 1º de Primaria:

  • LH 2tik - LH 6ra arte / Desde 2º de Primaria hasta 6º:

Zalantzarik ala iradikizunik baduzue edo kontaktuan jartzeko Aitorrekin, erabili esteka hau eta idatzi bertan:

Si tenéis dudas o sugerencias o para poneros en contacto con Aitor, podéis utilizar este enlace y escribir allí:

2020-04-03

HEZITZAILE ETA IRAKASLEEN PARTEZ



Arteagabeitia eskolako komunitatearentzat 
Badakigu zein nolako lana zaudetela egiten etxean baita zein ahaleginak egiten dituzten gure haurrek. Hiru aste pasatu dira jadanik elkar ikusi gabe eta faltan botatzen zaituztegu.
Gaur oporrak hasten dira eta esan nahi dizuegu zuekin egunerokoa aritu  ez arren gurekin zaudetela, gure bihotzean.
Bideo txiki eta xume hau zuentzat prestatu dugu, zuen gustukoa izatea espero dugu.


Somos conscientes del trabajo que estáis haciendo en casa y del esfuerzo que hacen nuestros niños y niñas. Ya han pasado tres semanas sin vernos y os echamos de menos.
Hoy empiezan las vacaciones y queremos decir que aunque no estemos trabajando y compartiendo con vosotros el día a día, estáis con nosotros, en nuestro corazón.
Hemos preparado este pequeño y sencillo vídeo para vosotros, esperamos que os guste.

OPORRETARAKO AHOLKUAK

Zoritxarrez Sante Santuko oporretan ezin izango gara etxetik atera.
Gure aholkua: DESKANTSATU, DISFRUTATU, IRAKURRI ETA ASKO JOLASTU.
Honez gain...


(Interneten ikusi dut, baina ez dakit non-egilearen izena ipintzeko)

MARTXOAREN URTEBETETZEAK


Orain arte urtebetetzeak irratsaioren bidez zoriontzen joan gara. Eskolan ez gaudenez, ezin dugu grabatzen eta emititzen jarraitu, baina zoriontzen jarraitu nahi dugu.
Espero dut inoren izenik ez ahaztea.




2020-04-02

IPUINAREN ORDUA ON-LINE

 Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da.
Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da, horretarako esteka honetan sartu.

 
El lunes 30 de marzo comenzó el programa La Hora del Cuento de forma virtual, dinamizado por Lur Korta y su grupo. Este programa tendrá lugar todos los días, a las 16.00 horas, con un cuento dirigido a toda la familia. La narración será en euskera, excepto los domingos que será en castellano, y la sesión del sábado será en lengua de signos y en euskara.
Aquí os dejamos el enlace

AUTISMOAREN EGUNA


Kaixo guztiei.
Autismoaren eguna gaur ospatzen da, eta gurekin parte hartzea nahi dugu. 
Hoy se celebra el día del autismo y queremos que participeis con nosotros. 

Zuen balkoian ipintzeko prest?

2020-04-01

KZgunea



KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten, horrela, zuen seme-alabei gaur egun ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.

KZgunea colabora con el Departamento de Educación para que las familias vascas aumentéis vuestras competencias digitales para así ayudar a vuestros hijos e hijas en las tareas online que envían actualmente los centros educativos. 

KZguneak telefonoz eta posta elektronikoz argituko ditu zure zalantza teknologiko guztiak, zentroak ireki arte https://bit.ly/2WOSEUX 
Webgune honen esteka hemen jartzen dizugu: https://bit.ly/2Jl7XNu


KZgunea resolverá por email y teléfono todas tus dudas tecnológicas hasta la apertura de los centros https://bit.ly/2wFQ2OJ
Si necesitas acceder a esta página, desde aquí os facilitamos su dirección: https://bit.ly/2QNtvXd


 

BITARTEAN ETXETIK IKASTEN

Goizean ETBko "Etxetik Ikasten" saioan non-nola ikusi eta saioak nola jaitsi azaltzen duen bideotxoak jarriko ditugu hemen, bat euskaraz dago, bestea berriz gaztelaniaz.
Egilea: Iñaki Bianek (Irungo berritzekguneko aholkularia)

2 videos para explicar cómo ver y descargar las sesiones 

PIXOIHALA KENDU- Quitar el pañal

Zuen seme-alabari pixoihala uzten lagundu nahi diozue?
Aste Santuko oporrak une egokia da hasteko, laguntzarik nahi?


 * Umeak seguru sentiaraztea lortu behar dugu eta komunera  joan behar dutenean laguntza ematea.
 * Hasieran gure irribarreak, laguntza eta arreta beharko dituzte
* Ikaskuntza-egoerara eraman ditzaketen jolasak, abestiak eta maiteen dituzten jostailuak erabiltzea (zintak, pilota, musika edo eta atsegin zaien beste edozein jostailu). 
*Komunera joateko errutina edo ohiturak indartu behar dutugu:ordu jakin batean eramatea, leku ezagunen batera, ongi egiten dutenean pozik gaudela erakustea, etab. 
*Lehen asteetan, ordutegiak ez dira inolaz ere aldatu behar. Gero, arrakastak lortzen dituzten heinean, komunera joateko epea luzatu daiteke.
*Arian-arian, laguntza emateari utzi behar diogu, segurtasuna, trebetasuna eta autonomia areagotu ahala. 

Esfintereak kontrolatzen ikasteko behar diren trebetasunak irakatsiz eta landu araziz: 
o Komunera noiz joan behar duten jakitea. 
o Komunera heldu arte itxaron behar dutela jakitea. 
o Espazioak ezagutzea eta bertan kokatzea: komuna, pasabideak, etab.
o Prakak eta kuleroak jeistea. 
o Komunean beldurrik gabe eseritzea. 
o Komuneko papera behar bezala erabiltzea. 
o Kuleroak edo gatzontziloak,prakak igotzea. 
o Katetik tira egin behar dutela jakitea. 
o Eskuak garbitzea eta lehortzea. 


Queréis ayudar a vuestro hijo a dejar el pañal?
Las vacaciones de Semana Santa son un buen momento para empezar, ¿necesitas ayuda?

* Hay que conseguir que los niños se sientan seguros y que les ayudemos cuando tengan que ir al baño.
* Necesitarán al principio nuestras sonrisas, ayuda y atención
* Utilizar juegos, canciones y juguetes (cintas, pelota, música o cualquier otro juguete que les guste) que puedan llevar a la situación de aprendizaje.
* Debemos reforzar la rutina o hábitos de ir al baño: llevarlos a una hora determinada, a algún lugar conocido, demostrar que estamos contentos cuando lo hacen bien, etc.
* En las primeras semanas, los horarios no deben ser alterados en ningún caso. Luego, a medida que consigan éxitos, se puede ampliar el plazo para ir al baño.
* a medida que aumenta la seguridad, la destreza y la autonomía, debemos dejar de prestar ayuda.

Enseñemo a trabajar las habilidades necesarias para aprender a controlar los esfínteres:
O Saber cuándo acudir al baño.
O Saber que deben esperar hasta llegar al baño.
O Conocimiento y localización de espacios: baño, pasarelas, etc.
O Descender pantalones y bragas.
O Sentarse en el baño sin miedo.
O Utilizar correctamente el papel higiénico.
O subida de calzoncillos /culeros y pantalones.
O Saber que deben tirar de la cadena.
O Limpieza y secado de manos. 


(euskadi.eus-etik hartu dut informazioa)
Interesa gehiago izatekotan Hemen 

Eta amaitzeko ipuin bat