Hona hemen informazioa
2021-01-27
3.IRRATSAIOA!!
Egun on lagunok!
Gaur LH 2Ako ikasleek irratsaioa prestatu dute. Entzun ezazue gaurko berriak ezagutzeko!
2021-01-20
2.IRRATSAIOA!
Egun on, lagunok!!
Gaurko irratsaioa LH 2Bko umeek prestatu dute. Primeran pasatu dugu grabatzen talde atsegin honekin, eta gainera oso ondo egin dute, begiratu, begiratu!
2021-01-19
ZERGATIK ETORRIKO ZINATEKE GURE ESKOLARA?
Lehen hezkuntzako umeei marrazki baten bidez zergatik matrikulatuko zenituzketen Arteagabeitian haur berriak azaltzea proposatu diegu ; hori izan da eman zaien kontsigna bakarra. Marrazkiak gure eskolara ezagutzera datozen familiek ikusteko jarriko ditugula ere esan diegu.
Eta aditasunez begiratzen baduzue marrazkietan gure nortasun-ezaugarriak ikusiko dituzue .
Eskerrik asko, neska- mutilak, bikain egin duzue eta.

Y si miráis con atención veréis en los dibujos nuestras señas de identidad.
Gracias, chicos-chicas, lo habéis hecho genial.
2021-01-17
AURREMATRIKULAZIOA 2021-22
Zatozte gu ezagutzera, urtarrilaren 20an ate irekiak izango ditugu.
Eskolara etortzeko izena eman behar da inprimaki hau betetzen.
Segurtasun neurri guztiak bete behar dira derrigorrez.
Familia bakoitzeko pertsona bat baino gehiago ezin da etorri.
¿Queréis conocernos? El día 20 miércoles tendremos jornada de puertas abiertas.
Para poder asistir es imprescindible rellenar el cuestionario que aparece aquí.
Recordad que se tienen que guardar todas las medidas de seguridad y que sólo puede venir una persona por familia.
2021-01-15
LEHENENGO IRRATSAIOA!
Kaixo lagunok!
Gaur LH 2Ako ikasleek Balki Talkiren lehenengo irratsaioa aurrera eraman dute! Zorionak talde, primeran egin duzue eta!
Entzun ezazue hemen:
2021-01-14
MATRIKULAZIOA GURE ESKOLAN
2021eko urtarrilaren 18tik 29ko 24:00etara arte aukera izango duzue gure eskolan matrikulazioa egitea, oraindik informazioa zehaztea falta zaigu, matrikula egiteko ordutegia, harremanetan ipintzeko era, gurekin hitz egiteko aukera, eskola ezagutzea,... baina asteburuan dena izango duzue hementxe eskuragarri.
Antolakuntza egiten dugun bitartean aukera duzue Hezkuntza Sailan jarritakoa hasten irakurtzeko, horretarako dokumentuak igo ditugu goian ikus dezakezuen ORRIAN.
Desde el 18 hasta el 29 de enero de 2021 podréis realizar la matriculación en nuestra escuela, aún nos falta por concretar la información sobre horarios para poder pasar a formalizar la matricula, cómo nos pondremos en contacto, cómo conocer la escuela,,,,estamos trabajando en ello y esperamos que para el fin de semana tengáis todo disponible aquí.Mientras realizamos la organización podéis leer la información que el Departamento de Educación ha puesto en su página web, lo hemos recopilado y subido en el apartado de matriculación.
AURREMATRIKULA - PREMATRICULA
Onarpena eta matrikulazioa. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Admisión y matriculación. Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria.2021-01-04
2021-01-01
GABONAK 2020
2020-12-20
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Irakasle guztiok ahal den neurrian jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu, eta baita urte honetan egiten ari zareten ahalegina eskertu nahi dizuegu ere.Mila esker.
GABONETAKO ZORIONAK Felicitación de navidad
Azken urteotan bezala, 5 urteko haurrak arduratzen dira Gabonetako postala diseinatzeaz, eskola-komunitate osoa zoriontzeko.Marrazki guztiak aurkeztu ondoren bozketaren bidez aukeratzen da zein izango den bidaliko duguna.
Ikasturte honetan aukeratuak izan diren egileak eta postalak aurkezten dizkizuegu. Primerako marrazkilariak zarete gero!!
Hirurentzat diploma bat izan da.
Como en estos últimos años son los niños y niñas de 5 años los encargados de diseñar la postal de navidad con la que felicitaremos a toda la comunidad escolar.
Después de presentar todos los dibujos por votación en la que toman parte el alumnado decide cual será la postal que enviaremos.
Os presentamos a los autores y postales que este curso han sido elegidos.
Olentzero etorriko da gure eskolara?
Ostiralean, Olentzeroren festarako entseguak egiten ari ginela, Balki eskolara etorri zen, berarekin hizketan egon ginen pixka batean, Covid delakoarekin kezkatuta zegoela esan zigun, eta segurtasun-neurriak ez ahazteko eskatu zigun, orain arte primeran ari baikara egiten.
Esan zigun guztia grabatzeko konbentzitu genuen. Entzun nahi duzue? El viernes mientras hacíamos los ensayos para la fiesta de Olentzero vino a la escuela Balki, estuvimos un rato hablando con él, nos dijo que estaba preocupado por lo que está pasando por el Covid y nos pidió que nos cuidemos mucho y no nos olvidemos de las medidas de seguridad pues hasta ahora lo estamos haciendo fenomenal.
Le convencimos para que grabara todo lo que nos había contado, ¿quieres escucharle?
2020-12-15
BEKAK 2020-21
ADI!!!!!
2020-12-09an ikastetxeko ikasleen BEKA batzuk ebatzi dira.
Alegazioak aurkezteko epea 24-12-2020a bukatuko da.
Con fecha 09-12-2020 Se ha procedido a la resolución de BECAS correspondientes a alumnos del centro.
El plazo para presentar alegaciones finalizará el 24-12-2020
2020-12-13
Emozioak
Ezagutzen duzue liburu hau?
Polita izan da nola transmititu duten gelako ordezkariek azken asteotan hizpide izan duten emozioa: beldurra