2022-02-07

Delegatuen bilerak

 Hemen daude gelako delegatuak Elkarbizitza taldearekin batera lan ta lan, Maitasunari buruzko aktibitateak prestatzen gero gelara eramateko.


Arteagabeitia guztiok gara!💜


2022-02-06

Agate Deuna

 Pasaden ostiralean, ostailaren 4an, Agate Deuna ospatu genuen eta patiora atera ginen abestera.






2022-02-02

TXISTU BANDA

 Gaur Txistu Bandaren bisita izan dugu 4 urteko ikasleek. Oso ondo pasatu dugu musika entzuten eta musika-tresna ezberdinak ezagutzen. 

Eskerrik asko etortzeagatik!







2022-01-25

5.IRRATSAIOA

 Kaixo, Arteagabeitia!

Entzun ezazue 2.mailako A taldekoek aurkeztu diguten irratsaioa! Oso ondo egin dute eta erronka moduan aho korapilatsuak ekartzen dizkigute. Ausartuko zarete?





2022-01-18

4.IRRATSAIOA

 Egun on, Arteagabeitia!

Gaurko irratsaioa 2.maila B-ko talde atsegin honek aurkeztuko digu. Entzun ezazue estekan!
Primeran egin duzue, zorionak!




2021-12-21

OLENTZERO BARAKALDORA IRITSI DA

Olentzero Barakaldon dago, menditik gure herria begiratzen ari da, nondik jeitsi behar dela bere astotxoarekin jakiteko.
Bihar goizean gure eskolara joango dela esan digu, zein ondo!

Zintzoak izan zarete?
Olentzerok eta Mari Domingik opariak ekarriko dizkigute, baietz!

2 URTE

TXIKITXUAK PRIMERAN!!
Beitu zein ondo gauden eskolan!
Lagunekin ondotxo jolasten dugu eta gauza pila egiten ikasten ari gara. 
Balki gure lagun mina da.
Gure eskola oso polita eta dibertigarria da!!



Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN
Para ver más fotos AQUI

EUSKARA EGUNA ESKOLAN

Astean zehar ekintza ezberdinak egin ditugu euskararen erabilera indartzeko. Familiei eskertu nahi dizkizuegu egin dituzuen ekarpenak eta txartelak.

Bideo hau abenduaren 3aren ospakizunaren laburpena da, polita ezta?



2021-12-20

ZORIONTZEKO POSTALA

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU




Balkik ere gurekin ospatu nahi ditu gabonak eta horregatik Olentzeroarekin batera dabil lanean opariak eskolara ekartzeko,
Aupa gure BALKI!

Hemen daude diplomaren irabazleak, zorionak neskak, primerako margolariak zarete gero!

2021-12-19

INDARKERIA EGOERAK DETEKTATZEA ETA PREBENITZEA

Indarkeria egoerak gertatzen dira eskolan? -Bai
Lanean gaude detektatzeko, prebenitzeko eta aurre egiteko? -Bai

Eskolan dugun bizikidetza-proiektuak egoera horietan laguntzen digu, bai aurre egiteko, bai neurriak hartzeko baita denon artean konponbideak bilatzeko ere.
Garrantzitsua da gure ikasleak kontzientziatzea aldez aurreko lanekin, kohesio-dinamikak eginez eta daukagun materiala erabiliz, bai tutoretza-saioetan, bai bizikidetza-arazoak sortzen direnean.
Pandemiaren egungo egoerak areagotu egin ditu arazo horiek, eta, horregatik, bai Hezkuntza Sailak bai Udalak jarduera batzuk proposatu dituzte, non eskolak parte hartu duen.

Azkenengo ekintzak:
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek parte hartu dute Udalak antolatutako jarduera honetan


Bideo hau ere ikusi dugu

 

 Ikusi zein hormairudia egin duten 5.mailako B ikasleek.





EMOZIOAK ABENDUAN

Abenduaren zehar ekintza ezberdinak egin ditugu.

Etxean kontatu dute seme alabek? ba....galdeiezue.





GABONAK ZORIONTZEKO MARRAZKIAK

Urtero bezala gure 5 urteko haurrek marrazkiak egiten dituzte gabonak zoriontzeko.

Ikusi nahi? Zoragarriak dira, baietz!!!

Hemen daudenen artean 3 aukeratuko dituzte eskolako 6.mailakoek, zeintzuk izango dira aukeratutakoak?
Laster horren berri izango duzue, hori gertatu arte disfrutatu marrazkiak begiratzen.









2021-12-15

3.IRRATSAIOA

 Egun on, entzuleok!

Ongi etorri Balki-Talki irratsaiora! 2.mailako talde honek primeran egin du, entzun ezazuen hemen!
Gora Arteagabeitia!



2021-12-12

MUSIKA 6.MAILAN


 Orain laister gabonak datozela, 3. zikloko ikasleak urte berriko Vienako kontzertua amaitzeko egiten duten Straussen Marcha Radetzky interpretatuko dute. Horretarako, Musikako klaseetan erabili ohi ditugun bote eta makilak erabili dituzte eta aditasuna mantentzeko, orkestraren zuzendariari begiratu diote.

2021-11-30

2. IRRATSAIOA

 LH 2Bkoek gaurko Balki-talki saioa aurkeztu digute. Lan bikaina, talde! Zorionak!

Entzun ezazue hemen!


2021-11-24

ENERGIA EOLIKA

 6.mailan energia eolika zer den ikasi dugunez, mintzamena saioan haize errotak nola egin ditugun azaltzeko aprobetxatu dugu.




2021-11-18

JOSTAILUEN BILKETA BARAKALDO SOLIDARIOA

Arteagabeitia eskola beti parte hartu du ekintza solidario honetan, aurten ere gure parte hartzea eskatzen digute, prest zaudete?

La escuela de Arteagabeitia siempre ha colaborado con esta acción social, empezamos.....




 

2021-11-16

1. IRRATSAIOA

 Ongi etorri berriro Balki-Talki Irratira! 2.Ako taldekideak gogoz etorri dira irratsaioa aurkeztera! Eta primeran egin dute! Zorionak!!