2020-01-19

AGATE DEUNA 2020

Urtero bezala Agate Deunaren irteera prestatzen ari gara. Familiak anima zaitezte eta gurekin etorri! Hemen duzue entseguen egunak. Como cada año estamos preparando la salida de Agate Deuna. Familias animaros y venid con nosotros a cantar. Aquí tenéis los días de ensayo.

2020-01-13

EKOSISTEMAK

Ekosistemei buruzko proiektuari bukaera emateko 4.mailako haurrek  maketa hauek egin dituzte.


Argazki gehiago ikusi nahi? Klikatu HEMEN

2019-12-19

IRRATI SAIO BERRIA ZUEKIN

Gabonak heltzear daude baina oporrak hartu baino lehen, beste irratsaio bat entzuteko aukera dugu. Beti bezala adi entzun eta disfrutatu.

2019-12-17

LIBURUAK

Olentzero Barakaldora iristear dago, eta jakinda zuetako askorentzat  liburuak eta ipuinak erakarriko dituela , gidaliburu bat utzi nahi diogu bere laguntzaileei zuen opariak eskatu aurretik begiratzeko.

https://www.euskadi.eus/recomendacion/haur-eta-gazte-literatura-gida-2018/web01-sede/es/

29. orrialdean adinaren arabera gomendatutako liburuak agertzen dira,  41. orrialdean, berriz, gomendatuenak; gainera, liburu horien sinopsia ere ematen du. 



Olentzero está a punto de llegar a Barakaldo, y sabiendo que va a atraer libros y cuentos para muchos de vosotros, queremos dejar una guía a sus ayudantes para que la miren antes de pedir vuestros regalos.
En la página 29 aparecen los libros recomendados por edades y en la página 41 los más recomendados, además incluye sinopsis de esos libros

2019-12-14

EUSKARAREN EGUNA

"Bide berriak, modu berriak" lelopean euskara eguna ospatu dugu





Eguna primeran hasi da,guztion artean horma irudi hau egin dugu. 

Jolasorduan Balki eskolatik agertu da,agurtu ondoren pregoia irakurri du eta dantza egitera animatu egin da. Baietz jatorra dela!



Amaitzeko denok  EUSKARA DA EUSKAL HERRI abestu dugu


2019-12-08

BENETAN ARTISTAK GARA!

HONA HEMEN 1. MAILAKOEK Gorputzaren proiektu barruan , ikasteaz gain, burutu dituzten irudiak, emozioak eta artelanak. BENETAN ARTISTAK!
+

2019-12-05

NOR DA NOR

4. eta azken pista:

Zenbait eskolatan egon eta gero, aurten Arteagabeitian, lanari agur bero.



2019-12-02

NOR DA NOR

Gaur hasiko da nor da nor lehiaketa. Egunero pista berri bat izango duzue argazkiaren irakaslea nor den asmatzeko. Argazki hau sarrerako iragarki-taulan dago. Badakizue lehiaketako arauak. Zorte on, eta klaserik onena irabaz dezala.

Lehenengo pista:

 Dantzari fina. Hainbat zaletasunen artean, dantzatzea du gogokoena.

BIZIKIDETZA

Ikusi dituzue arkupean jarri ditugun hormairudiak?
Zertarako jarri ditugu?
Zein helburuarekin?

Guk argi daukagu, Arteagabeitia gure eskola da,zure,nirea,GUREA,guztiona.

Oraindik ez bazara hurbildu ikustera, animatu nahi zaituztegu, bertan nahi dugun eskola irudikatu dugu, errespetuan, hizkuntza goxoetan, berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako eskola batean sinesten dugu eta.

Gurekin ados bazaude, jarrai dezagun bide honetatik, eskutik helduta bidaiatzen.




UMEEN ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Aditasunez irakur ezazue, mesedez.


2019-11-27

A25 Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat lortu nahi dugu, ibildide luzea izan arren ez dugu amore emango ezta atzerapausorik ere ez.

Udalak antolatutako kanpainan parte hartu dute 3. ziklokideek, 6.mailakoak herriko plazara joan ziren gure eskolari ahotza emateko.
Eskerik asko, guztion partez

Marrazki gehiago ikusirik nahi? Klikatu HEMEN

Para ver más dibujos, AQUI

2019-11-25

IRRATI SAIO BERRIA PREST!

Kaixo: Gaur LH 2. mailakoen txanda da. Benetan zaiautu direla saio hau aurrera eramaten. Entzun eta disfrutatu.

2019-11-11

IRRATIA GUREKIN BERRIRO!!!!!

Kaixo lagunak. LH 1.ziklokoak hasi gara berriro irratiarekin. Hamabostero zuekin egongo gara. Gaurko ekitaldia 2.A-ko Maialenek,Arianek, Ainhizek, Jonek, Aimarrek, Arielek, Laiak eta Unaik parte hartu dute.
Record and upload voice >>

2019-10-26

BECAS - BEKAK

Gogoratu, asteartean epea amaitzen da
Recordad, el plazo acaba el martes


Atención: Hay familias que no habéis validado la beca
ADI EGON: oraindik beka balidatu gabe daude

2019-06-10

IPUIN IBILTARIA


Kurtsoaren hasieran, liburutegiaren bitartez, 3.mailetatik pasatu nintzen proiektu hori azaltzeko. Gaztelaniaz izango zela esan nien, gero 4. mailan beste bat egingo zutela baina eukeraz.
Izenburuak esaten duen bezala,  “El cuento…”, astero joango zen ikaslez ikasle pasatzen, aurrekoa irakurtzen, gero asmatzen, idazten eta ilustratzen.
Etxean egin behar zuten laguntzaz, hau da, idazkera (kaligrafia) eta ortografía zaintzen.
Marrazkiei garrantzia eman nahi nien, haien gustoko liburuak marrazkiak dituztelako eta gero, amaierako produktua, ilusioz begiratzeko.
Nik uste gustatu zaiela.
Gela biek denboraz amaitu zutenez  eta  proiektuari bukatutzat emateko inprimitu nituen eta ACEX- KULTUR  ASTEA zela eta,( maiatzaren 20tik-24ra) azken egun horretan, ostiralean, liburutegian  klasez klase liburu bana banatu nituen.