HEMEN argazki gehiago
2021-03-26
MAITASUNA!
2021-03-21
MARTXOAK 8
2021-03-10
7.IRRATSAIOA!
2021-02-26
Irudi lauak gelan
1.mailan irudi lauak lantzen ditugu erregleten bidez. Formak, koloreak, neurriak... Asko ikasten dugu eta horrez gain, primeran pasatzen dugu!
2021-02-24
6.IRRATSAIOA!!
Gaur, 2. mailako ikasleek seigarren irratsaio honekin agur esango diote irratiari. Bikain egin dute, gainerako ikaskideek bezala. Entzun ezazue hemen:
TXISTU BANDA ESKOLAN!
Barakaldoko Txistu bandaren bisita izan dugu eta haize eta perkusio-instumentuei buruz gauza asko ikasi ditugu ipuinen, istorioen eta, jakina, musikaren bidez!
LH 5 eta HH 4 urteko umeek oso ondo pasatu dugu txistuaz, txirulaz, bonbeteaz, danbolinaz, silboteaz, atabalaz...ikasten. Izugarri gustatu zaigu!
Eskerrik asko Txistu Banda!
2021-02-22
JANTOKIA
AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Unescok 1999an. Haurrak 3 urte bete arte etxean jasotzen duen hizkuntzari deitzen zaio ama-hizkuntza. Hizkuntza eta kultura-aniztasuna bultzatzea du helburu ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna ezartzeak, hau da, munduko herri guztiek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea.
2021-02-17
INAUTERIAK 2020-21
Mozorroak zoragarriak izan dira, eskerrik asko familiei hau guztia posible egiteagatik.
5.IRRATSAIOA!!
Balki-talki irrati, balki talki irrati!
Bigarren mailako talde jator honek gaurko irratsaioa eskainiko digu. Oso gauza interesgarriak kontatzen dizkigute! Entzun ezazue hemen:
2021-02-10
EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA!!
Bihar, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna izango da. Horregatik, emakumeak zientzian izan duen -eta gaur egun duen- paper garrantzitsua ikusarazi eta balioetsi nahi dugu.
Mañana, 11 de febrero, es el día internacional de la mujer y la niña en la Ciencia. Por eso, desde el cole queremos visibilizar y dar valor al importante papel que ha tenido y tiene la mujer en la ciencia.
OAOA 1.mailan!
1.mailakoei matematika asko gustatzen zaie. Begiratu zein ondo pasatzen dugun erregletekin zenbakiak eta eragiketak lantzen!
2021-02-04
BIZIKIDETZA: ILUSIOA
2021-02-03
AGATE DEUNA 2021
Bihar jolastokira aterako gara Agate deuna abestera.
Birritan elkartuko gara eta talde egonkorrak mantenduko ditugu segurtasun neurri guztiak betetzeko.Ahal den neurrian jertsea edo kamiseta zuria ekarri baita zapia ere ( Umeak ez dira baserritarrez jantzita etorriko)
4.IRRATSAIOA!!
Kaixo lagunok!
LH 2B-ko talde atsegin honek Balki-Talkiren 4.saioa prestatu digu.
Gaurko berriak kontatuko dizkigute, eta oso ondo gainera! Entzuteko prest?
Aurrera!
2021-02-01
BEKAK
Beka eskatu duzue?
Onartuta badago itxon behar duzue, oraindik dirua ez da heldu eta.
Ukatua izan bada alegazioa aurkezteko epea oraindik zabalik dago
Si la beca ha sido aceptada tenemos que esperar, aún no se ha empezado a pagar.
Si ha sido denegada todavía tenéis tiempo de presentar alegación.
- 2. Behin-behineko ebazpena (2021-01-25)
IKUSI: Dokumentazioa
Alegazioak aurkezteko epea: 2021/01/26 - 2021/02/09, biak barne.
Eredua: Alegazio-idazkia behin-behineko ebazpenari
- 2ª Resolución provisional (25-01-2021)
VER: Documentación
Plazo para presentar alegaciones: 26/01/2021 - 09/02/2021, ambos incluidos.
2021-01-27
Bide Hezkuntza eskolan!
Aste honetan 1. ziklokook Bide Hezkuntzari buruz ikasten aritu gara. Badakigu zein garrantzitsua den 112 larrialdi-zenbakia gogoratzea, semaforoak errespetatzea, zebrabidean behar bezala gurutzatzea... eta hainbat gauza gehiago! Gainera, hori guztia ikasten primeran pasatu dugu!
3.IRRATSAIOA!!
Egun on lagunok!
Gaur LH 2Ako ikasleek irratsaioa prestatu dute. Entzun ezazue gaurko berriak ezagutzeko!
2021-01-20
2.IRRATSAIOA!
Egun on, lagunok!!
Gaurko irratsaioa LH 2Bko umeek prestatu dute. Primeran pasatu dugu grabatzen talde atsegin honekin, eta gainera oso ondo egin dute, begiratu, begiratu!
2021-01-19
ZERGATIK ETORRIKO ZINATEKE GURE ESKOLARA?
Lehen hezkuntzako umeei marrazki baten bidez zergatik matrikulatuko zenituzketen Arteagabeitian haur berriak azaltzea proposatu diegu ; hori izan da eman zaien kontsigna bakarra. Marrazkiak gure eskolara ezagutzera datozen familiek ikusteko jarriko ditugula ere esan diegu.
Eta aditasunez begiratzen baduzue marrazkietan gure nortasun-ezaugarriak ikusiko dituzue .
Eskerrik asko, neska- mutilak, bikain egin duzue eta.

Y si miráis con atención veréis en los dibujos nuestras señas de identidad.
Gracias, chicos-chicas, lo habéis hecho genial.
2021-01-17
AURREMATRIKULAZIOA 2021-22
Zatozte gu ezagutzera, urtarrilaren 20an ate irekiak izango ditugu.
Eskolara etortzeko izena eman behar da inprimaki hau betetzen.
Segurtasun neurri guztiak bete behar dira derrigorrez.
Familia bakoitzeko pertsona bat baino gehiago ezin da etorri.
¿Queréis conocernos? El día 20 miércoles tendremos jornada de puertas abiertas.
Para poder asistir es imprescindible rellenar el cuestionario que aparece aquí.
Recordad que se tienen que guardar todas las medidas de seguridad y que sólo puede venir una persona por familia.
2021-01-15
LEHENENGO IRRATSAIOA!
Kaixo lagunok!
Gaur LH 2Ako ikasleek Balki Talkiren lehenengo irratsaioa aurrera eraman dute! Zorionak talde, primeran egin duzue eta!
Entzun ezazue hemen: