2021-04-28

9.IRRATSAIOA!!

 Gaurko irratsaioa 1.maila A-ko talde atsegin eta dinamiko honen eskutik dator. Batzuk aurkezteko jaio dira! Oso lan ona, talde!

Irratsaio honek familia batzuen laguntza jaso du, horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu: 

ESKERRIK ASKO!

Arteagabeitian elkarrekin jarraitzen dugu!

Esta sesión de radio cuenta con la ayuda de algunas familias, por eso queríamos agradecer su colaboración. Eskerrik asko!






2021-04-25

IRRATSAIO BEREZIA!!

 Liburuaren Eguna denez gaur, apirilaren 23an, irratsaio berezia dugu! 

LH 1B-koek primeran prestatu dute gaurko saioa. Oso ondo irakurri duzue, irakurle onak zaretela nabaritzen da! Zorionak, talde!

Eta haiekin batera... 6.mailakoek ilusioz parte hartu dute. Badakizue zergatik ospatzen dugun Liburuaren Eguna data honetan? Entzun ezazue zergatia jakiteko!



MITOLOGIA

 Pertsonai mitologiko asmatuak ikus ditzakezue gure eskolan, prest ezagutzeko.





ARTE

Gure pasabidean jarritakoa. 
Ederra, ezta?



SOKA JOLASAK

 Soka saltoka

Ezagutzen duzue jolasa? eta kanta hau?

Abestia

Jolas(tu) gaitezen denok

soka jokoan, soka jokoan,

haurtxo euskaldunoi, ei!

dagokigun eran, dagokigun eran,

euskara hutsean.

Bat eta bi, hiru, lau eta bost,

hamar gehiagorekin

beti dira hamabost.



HEMEN argazki gehiago




2021-04-22

ITZALI TELEBISTA ETA PIZTU LIBURU BAT!!

 Liburuaren Egunerako gehien gustatzen zaizkigun liburuak hasi gara idazten horma-irudi honetan.

Anima zaitez eta idatzi zurea!!




2021-04-21

Albaitariaren bisita

 4 urteko gelan oso bisita berezia izan dugu: goiz batean, aztarna batzuk aurkitu genituen gelan, eta ikertu ondoren, jabeak aurkitu genituen: Balkiren lagun txakurkume politak.

Izena jarri eta txabola politak prestatu ondoren, txakurrei buruzko gauza asko ikertu eta ikasi ditugu: nola jaiotzen diren, zer jaten duten, nola zaindu behar diren, zer arraza dauden, zer lan egiten dituzten... Eta, amaitzeko, albaitari jator baten bisita izan dugu, gauza asko azaldu dizkiguna eta benetako txakurtxo bat ekarri diguna!!

Oso ondo pasatu dugu!

   



En el aula de 4 años hemos tenido una visita muy especial: una mañana encontramos unas huellas en clase y después de investigar, dimos con los dueños: unos bonitos cachorros amigos de Balki.

Después de ponerles nombre y prepararles unas bonitas casetas, hemos investigado y aprendido muchas cosas sobre los perros: cómo nacen, qué comen, cómo cuidarles, qué razas hay, qué trabajos realizan...y, para rematar, hemos tenido la visita de una veterinaria muy simpática que nos ha explicado muchas cosas ¡y nos ha traído un perrito de verdad!

¡Lo hemos pasado genial!








2021-04-20

Dana prest LIBURUAREN EGUNERAKO

 Liburuaren Eguna datorren ostiralean, apirilaren 23an, ospatuko dugu. Oso pozik gaude aurten era presentzialean ospatu ahal izateagatik!

Guk💓irakurketa!


El próximo viernes, 23 de abril, celebramos el Día del Libro. ¡Estamos muy contentos de poder celebrarlo este año de forma presencial!


Nola egiten dira zapatila ekologikoak?

 Zapatila ekologikoak nola, non eta zerekin egiten dituzten azaldu digu Aitorrek. Oso interesgarria eta polita izan da hitzaldia. Hona hemen bideoa laburpena ikus dezazuen:

2021-03-26

MAITASUNA!

Emozioen artean, maitasuna oso garrantzitsua da. Gure familia, gure lagunak, gure maskotak maite ditugu! Gure bihotzetan denetarako lekua dago!

Maitasunez beteta utzi dugu jolastokia! 

 HEMEN argazki gehiago

2021-03-21

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an bi ospakizun izan genituen:
Emakumearen nazioarteko eguna .




Eskolan guztion artean lan hau egin dugu:




Potocki Lupski Sindromea Kontzientziatzeko Munduko Eguna


Gurekin batera dagoen umea hobeto ulertzeko ipuin hau landu dugu



2021-03-10

7.IRRATSAIOA!

Gaur 1.mailako ikasleak estreinatu dira irratian, eta ezin hobeto egin dute. Zein irakurle onak diren! Entzun ezazue eta ikusiko duzue:



Zorionak LH 1A!! Hemen duzue taldearen argazkia.



2021-02-26

Irudi lauak gelan

 1.mailan irudi lauak lantzen ditugu erregleten bidez. Formak, koloreak, neurriak... Asko ikasten dugu eta horrez gain, primeran pasatzen dugu!



2021-02-24

6.IRRATSAIOA!!

Gaur, 2. mailako ikasleek seigarren irratsaio honekin agur esango diote irratiari. Bikain egin dute, gainerako ikaskideek bezala. Entzun ezazue hemen:




Hemen ditugu LH 2B-ko esatari jatorrak! Zorionak talde!



TXISTU BANDA ESKOLAN!


Barakaldoko Txistu bandaren bisita izan dugu eta haize eta perkusio-instumentuei buruz gauza asko ikasi ditugu ipuinen, istorioen eta, jakina, musikaren bidez!

LH 5 eta HH 4 urteko umeek oso ondo pasatu dugu txistuaz, txirulaz, bonbeteaz, danbolinaz, silboteaz, atabalaz...ikasten. Izugarri gustatu zaigu!

Eskerrik asko Txistu Banda!







2021-02-22

JANTOKIA


FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA

Sindikatu batek lanuzteak deitu ditu jantokietan eta eskola garraioan astearterako eta asteazkenerako.
Otras dos jornadas de huelga en los comedores y el transporte escolar de los centros públicos, privados y concertados de Euskadi para los próximos días 23 y 24 de febrero.

Oraindik Hezkuntza Sailan ez da ezer argitaratu, dena dela emailen bidez izan duzue informazio.




AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna  izendatu zuen Unescok 1999an. Haurrak 3 urte bete arte etxean jasotzen duen hizkuntzari deitzen zaio ama-hizkuntza. Hizkuntza eta kultura-aniztasuna bultzatzea du helburu ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna ezartzeak, hau da, munduko herri guztiek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea.


2021-02-17

INAUTERIAK 2020-21

Ikasturte hau berezia izaten ari da, segurtasun-arauak errespetatu behar ditugu eta harremanak mugatu. Hori guztia dela eta, inauterien ospakizuna beste urte batzuetan ez bezalakoa izan da, familiak ezin izan dira eskolara sartu eta jaialdian dantza bat besterik ez dugu egin.
Errutinarekin hautsi eta egun dibertigarri batez gozatu ahal izan dugu.
Mozorroak zoragarriak izan dira, eskerrik asko familiei hau guztia posible egiteagatik.



Este curso está siendo especial, tenemos que respetar las normas de seguridad y limitar los contactos. Por todo esto la celebración de carnavales ha sido muy diferente a otros años, las familias no han podido entrar a la escuela y hemos tenido que reducir la fiesta a un solo baile y en dos turnos.
Hemos podido romper con la rutina y disfrutar de un dia divertido.
Los disfraces han estado geniales, gracias familias por hacer posible todo esto.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN
AQUI teneis las fotos

5.IRRATSAIOA!!

 Balki-talki irrati, balki talki irrati!

Bigarren mailako talde jator honek gaurko irratsaioa eskainiko digu. Oso gauza interesgarriak kontatzen dizkigute! Entzun ezazue hemen:



2021-02-10

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA!!

Bihar, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna izango da. Horregatik,  emakumeak zientzian izan duen -eta gaur egun duen- paper garrantzitsua ikusarazi eta balioetsi nahi dugu.

Mañana, 11 de febrero, es el día internacional de la mujer y la niña en la Ciencia. Por eso, desde el cole queremos visibilizar y dar valor al importante papel que ha tenido y tiene la mujer en la ciencia.











Beste bideo batzuk ikusteko eta informazio gehiago irakurtzeko, klikatu hemen.