2023-06-20

2023-06-19

2023-06-16

NOR DA NOR 2.pista

 

.pista:

Egunero bere herritik etortzen da,

ez motorrez, ez bizikletaz,

aparkatu eta gero poz-pozik eskolan sartzen da.



2023-06-14

NOR DA NOR 1.pista

 Gaur hasiko da NOR DA NOR lehiaketa!

Egunero pista berri bat izango duzue argazkiaren irakaslea nor den asmatzeko. Argazkia sarrerako iragarki taulan dago.

Lehiaketako arauak badakizkizue!  Zorte on eta klaserik onena irabaz dezala!


.pista:


Liburu bat eskuan, bi pala eta toalla,

eguzkitsu edo hodeitsu

hondartzan egongo da!

2023-06-05

HERRI BAZKARIA EKAINAK 16

 Gogoratu gure HERRI BAZKARIA ekainaren 16an izango dela!


¡Recordad que la COMIDA POPULAR será el viernes 16 de junio!


2023-06-01

ASTE ALAI prestatzen

 Gure ASTE ALAI heltzear dago! 

Zein irudia agertuko da programan? 5 urteko umeek bozkatu ondoren jakingo dugu!

Hori bai, agendan apuntatu HERRI BAZKARIA ekainaren 16an izango dela! 


 

2023-05-30

Delegatuen Asanbladak

Hilean behin delegatuak elkartzen dira Elkarbizitza arduradunekin eta ikasketa buruarekin erabakiak hartzeko, proposamenak luzatzeko, konponbideak bilatzeko...

Eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako lanagatik eta izandako jarreragatik!!
Aupa Arteagabeitiako delegatuak!


2023-05-28

12.IRRATSAIOA

 Kaixo, entzuleok!

Gaur ikasturte honetako azken irratsaioa aurkezten dugu! 1.maila Bko talde atsegin honek prestatu du, eta primeran egin dute! Zorionak!


Entzun ezazue:



2023-05-15

11.IRRATSAIOA

Kaixo, entzuleok!


1.maila A-ko talde atsegin honek gaurko irratsaioa prestatu du. Belarriak prest, hasiko gara eta!





El Gernika

 4 urteko ikasleek Picassoren urteurrena izanik margolariaren pintura-lana landu dute, hain zuzen ere, El Gernika . Gero egokitutako puzzlearen bi pieza patioan kokatu dute.

Gelan pintura-lan bat margotu dute eta asko disfrutatu dute. 










2023-05-02

10.IRRATSAIOA!

Kaixo, lagunok!

Hona hemen 11.irratsaioa. 1.mailako Bko talde atsegin honek primeran prestatu du!


Entzun ezazue hemen!



2023-04-24

9.IRRATSAIOA!

 Egun on, entzuleok!

Balki-talki irratsaio hau 1.maila A-ko ume hauek aurkeztu digute! Eskerrik asko, talde!

Entzun ezazue!



Liburuaren Eguna

 Atzo, igandean, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Eskolan zuhaitz polit hau apaindu dugu gure argazkiekin. 








2023-03-31

EMOZIOAK 3 urteko gelan!


Gure aurpegiek emozioak adierazten dituzte. Nahiz eta klasean lagunekin beti pozik egon, gure aurpegiak aldatzen saiatu gara beste itxura batzuk erakusteko. Zer iruditzen zaizue?

Ikasgelan aurpegi desberdinak muntatzen ditugun jolas hau gustatzen zaigu. Ondo pasa!!

Emozioak


Nuestras caras expresan emociones. Aunque en clase con lxs amigxs siempre estamos contentxs, hemos intentado cambiar nuestras caras para mostrar otras expresiones. ¿Qué os parece?

En clase nos gusta este juego con el que montamos caras diferentes. Ondo pasa!!

Emozioak

2023-03-27

8.IRRATSAIOA

 Kaixo, entzuleok!

Gaurko irratsaioa LH 1Bko talde honek aurkeztu digu.  Hemen duzue entzuteko:



Eskerrik asko!



2023-03-20

Baratzen!

 6.mailakook Baratzera heldu gara!

Gaurko eguna aktibitatez beteta izango dugu, eta primerako eguraldia dugu!




2023-03-13

7.IRRATSAIOA

 Kaixo, entzuleok!

1.maila A-ko umeak gaurko irratsaioa aurkeztera etorri dira.

Primeran egin dute eta oso ondo pasatu dute.

Entzun ezazue hemen:





2023-03-07

Potocki Lupski

 Gaur Arteagabeitia eskolan Potocki Lupski Eguna ospatu dugu.

Síndrome hau ikusgarriagoa egin nahi dugu eta horregatik manifestazioa egin dugu patioan.

Ikerketa gehiago egiteko eskatzen dugu!