Aurreko astean Barakaldoko txistu bandakoak eskolara etorri ziren eta 5. mailakoekin egon ziren. Txistuaren inguruko historia eta bitxikeriak kontatu zizkiguten eta haien musika entzuteko aukera izan genuen ere.
2019-02-27
2019-02-26
GURE 8. IRRATI SAIOA MARTXAN
Kaixo, lagunak. Hemen duzue gure irrati saio berria. Disfrutatu! Guk gogoz egin dugu.
Audio recording >>
Audio recording >>
2019-02-25
ZIENTZIA ETA NESKAK
Bideoaren jatorria
Emakume eta neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko 4.mailako haurrak Clara Campoamor kultur etxera joan dira antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
Ikusi nahi? Hemen duzue beraien BLOGA
Liburutegiko arduradunak, Andreak, eskolako espazio ezberdinetan emakume eta neska zientzialarien informazio interesgarria begibistan jarri digu. Lasaitasunez irakurtzeko aukera ederra izan dugu baita gure artean hitz egiteko ere.
Mila esker
LIBURUTEGIA
Andrea, liburutegiko arduradunak liburu hauek proposatzen dizkizuete, interesa baduzue liburutegitik pasatu eta maileguan eskatu.
Martzelo itsua
Maite Mutuberria Larrayoz Pello Añorga López 2018
- 10urtetik aurrera:
Martzelo itsua
Maite Mutuberria Larrayoz Pello Añorga López 2018
Martzelo haur itsu bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso ondo daki Marimattalen Katiuxkak.
Argia teilatupean
Ibanen herria itsusi samarra da. Etxeak ez daude zainduta eta zaborra kaleetan pilatu da. Aspaldian ez du euririk egin, baina Ibani ideia zoragarri bat bururatu zaio arazo hori konpontzeko. Ikaskideen eta herritarren laguntzarekin, herria berriz edertzea eta jendea gustura bizitzea lortuko du.
Denek egin beharko dute ahalegina eta elkarlanean aritu, zailtasunei amore eman gabe.
Ipuin honen gaia LANKIDETZA da
- Baloreak lantzeko, 6 urtetik 8 urtera (Begoña Ibarrola)
Argia teilatupean
Adela neskatxo urduria da. Egun batean, Nora ezagutuko du, teilatupeko auzokidea, oso emakume berezia, pintorea. Harreman horri esker, Adelak adi egoteko gaitasuna eta pazientzia garatuko ditu, eta konturatuko da pintatzen ikastea ez dela erraza. Adelak Noraren konfiantza lortu, eta sekretu handi bat konpartituko dute.
Ipuin honen gaia PAZIENTZIA da.
Denek egin beharko dute ahalegina eta elkarlanean aritu, zailtasunei amore eman gabe.
Ipuin honen gaia LANKIDETZA da
Saguzahar txiki bati esker, Paulinak bere amets handiena beteko du, neba Jaime eta aitonarekin batera. Aitonak bi umeen ardura dauka gurasoek beste herrialde batera alde egin dutelako lan bila.
Pertsonaia bakoitzak bere beldurrari aurre egin beharko dio, baina denek lortuko dute gainditzea.
Ipuin honen gaia AUSARDIA da.
Pertsonaia bakoitzak bere beldurrari aurre egin beharko dio, baina denek lortuko dute gainditzea.
Ipuin honen gaia AUSARDIA da.
Mikelek Gerlarien klanean sartzeko eskaera egin du, jakin gabe zer froga zail jarriko dioten. Froga gainditzen saiatuko da, baina barrenak ez dio utziko.
Noarekin duen harremanak eta ipurtargi misteriotsu batzuekin topo egiteak lagunduko diote klan berri bat sortzen eta benetako adiskidetasunaren esanahia ulertzen.
Ipuin honen gaia ADISKIDETASUNA da.
Noarekin duen harremanak eta ipurtargi misteriotsu batzuekin topo egiteak lagunduko diote klan berri bat sortzen eta benetako adiskidetasunaren esanahia ulertzen.
Ipuin honen gaia ADISKIDETASUNA da.
Oharra: laburpen jatorriak ezagutzeko liburuen izenburuetan klik egin, hor estekatu ditugu eta.
2019-02-24
JOSTAILUAK ETA BIRZIKLAPENA
Aste hauetan birziklapena lantzen ibili gara. Gauza pilo bat ikasi ditugu. Material birziklaturekin 4 jostailu desberdin sortu ditugu. Azkenik patiora eraman ditugu eta eskolako umeekin jolastu dugu. Denok elkarrekin primeran pasatu dugu. Hemen doazkizue argazki batzuk.
Argazki gehiago ikusi nahi? HEMEN
¿Os gustaría ver más fotos? AQUÍ
2019-02-14
BARAKALDOKO ANTZOKIA
Pasa den otsailaren 13an 4 eta 5 urte geletako umeak Barakaldoko Antzokira joan ginen.
“Inondik inora” saioa ikusi genuen.
Rudy eta Pepo, 5 urte geletako pelutxeak, eraman genituen gurekin eta oso ondo portatu ziren bai autobusean, kalean zein antzokian.
Barre asko egin genuen antzerkia ikusten eta Rudyri eta Pepori ere asko gustatu zitzaien.
Beste egun batetan berriro joatea nahi dute pelutxeek.
2019-02-11
LORATEGI BOTANIKOA
Barakaldoko lorategi botanikora joan ginen bisita bat egitera. Han landare asko ikusi genituen, usaindu, izenak ikasi eta monitoreek emandako azalpenak arreta handiz entzun genituen.
Eskolara itzuli baino lehen ume bakoitzak hasi bana landatu zuen.
5 urteko umeek gonbidatzen zaituztegu landatutakoa Nola hasi den ikustera.
Anima zaitezte!
BELARRI PREST!
Kaixo: Irrati saio berri bat prestatu dugu. Beti bezala, zuen gustukoa izan daitela espero dugu.
Record and upload audio >>
Record and upload audio >>
2019-02-10
MATEMATIKA 5. MAILAN
TERTULIA DIALOGIKOAK
5. mailan “Jon Azalaren abenturak” liburua irakurtzen ari gara eta horren inguruko tertulia dialogikoak egiten ditugu astero. Astero bi kapitulu irakurtzen ditugu eta guretzat aipagarrienak diren esaldiak aukeratzen eta lantzen ditugu. Jarduera hau aurrera eramateko , eskolako liburutegian topatu dugu giro aproposena. Maitzan, liburua idatzi duen Iñaki Zubeldia eskolara etorriko da.
2019-02-08
BELARRIAK ERNE!
Ezagutzen duzue Barakaldoko Udal Musika Banda? Oraindik ez? Kontzertu bat egiten dutenean, ez galdu, gero!
Guk, 6. mailakook suerte handia izan genuen, eta kontzertu batera joan ginen. Antzokia gainezka egon zen. Hori bai zalaparta! Musikariak agertu zirenean, isildu egin ginen eta jotzen hasi ziren. Batez ere, pelikuletako musika jo zuten., marrazki bizidunak… Denak izan ziren ezagunak ,oso politak eta oso alaiak. Guztiok txaloka egon ginen, poz-pozik. Eta amaitu zenean “beste bat, beste bat” oihu egin genuen. Kasu egin ziguten eta beste bat jo zuten.
Berriro joango ginateke.
UNIBERTSOARI BURUZKO LAPBOOK-A
2. mailan goitik behera murgildu gara unibertsoaren gaian. Lan handia izan da baina unibertsoari buruzko lapbook ederrak egitea lortu dugu!
1.ziklokoak punk mozorrotuko gara
1. ziklokoak punkie mozorrotuko gara eta prestatuko dugun dantza abesti honekin izango da.
Punk´s not dead
Punk´s not dead
2019-02-05
AGATE DEUNA ABESTERA ATERA GARA AUZOTIK
Otsailaren 4an, Agate deuna ospatzeko auzotik atera gara. Oso ondo abestu dugu.
2019-02-04
DORRE MADARIAGA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)