- 10urtetik aurrera:
Martzelo itsua
Maite Mutuberria Larrayoz Pello Añorga López
Martzelo haur itsu bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso ondo daki Marimattalen Katiuxkak.
Argia teilatupean
Ibanen herria itsusi samarra da. Etxeak ez daude zainduta eta zaborra kaleetan pilatu da. Aspaldian ez du euririk egin, baina Ibani ideia zoragarri bat bururatu zaio arazo hori konpontzeko. Ikaskideen eta herritarren laguntzarekin, herria berriz edertzea eta jendea gustura bizitzea lortuko du.
Denek egin beharko dute ahalegina eta elkarlanean aritu, zailtasunei amore eman gabe.
Ipuin honen gaia LANKIDETZA da
- Baloreak lantzeko, 6 urtetik 8 urtera (Begoña Ibarrola)
Argia teilatupean
Adela neskatxo urduria da. Egun batean, Nora ezagutuko du, teilatupeko auzokidea, oso emakume berezia, pintorea. Harreman horri esker, Adelak adi egoteko gaitasuna eta pazientzia garatuko ditu, eta konturatuko da pintatzen ikastea ez dela erraza. Adelak Noraren konfiantza lortu, eta sekretu handi bat konpartituko dute.
Ipuin honen gaia PAZIENTZIA da.
Denek egin beharko dute ahalegina eta elkarlanean aritu, zailtasunei amore eman gabe.
Ipuin honen gaia LANKIDETZA da
Saguzahar txiki bati esker, Paulinak bere amets handiena beteko du, neba Jaime eta aitonarekin batera. Aitonak bi umeen ardura dauka gurasoek beste herrialde batera alde egin dutelako lan bila.
Pertsonaia bakoitzak bere beldurrari aurre egin beharko dio, baina denek lortuko dute gainditzea.
Ipuin honen gaia AUSARDIA da.
Pertsonaia bakoitzak bere beldurrari aurre egin beharko dio, baina denek lortuko dute gainditzea.
Ipuin honen gaia AUSARDIA da.
Mikelek Gerlarien klanean sartzeko eskaera egin du, jakin gabe zer froga zail jarriko dioten. Froga gainditzen saiatuko da, baina barrenak ez dio utziko.
Noarekin duen harremanak eta ipurtargi misteriotsu batzuekin topo egiteak lagunduko diote klan berri bat sortzen eta benetako adiskidetasunaren esanahia ulertzen.
Ipuin honen gaia ADISKIDETASUNA da.
Noarekin duen harremanak eta ipurtargi misteriotsu batzuekin topo egiteak lagunduko diote klan berri bat sortzen eta benetako adiskidetasunaren esanahia ulertzen.
Ipuin honen gaia ADISKIDETASUNA da.
Oharra: laburpen jatorriak ezagutzeko liburuen izenburuetan klik egin, hor estekatu ditugu eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik