Udaberriarekin batera Natura esnatzen hasi da: zuhaitzen hostoak, loretxoak eta nola ez! Animaliatxoak ere. Balkirekin Afrikako animaliak ezagutu genituen eta orain gure baserrietako animalien txanda izan da. Ohiturak eta ezaugarri batzuk ikasi ditugu. Elefantearen bizitza? Ezetz ba! Hori ez da baserrikoa! Baserrian txerritxoak, oiloak, untxiak, behiak, ardiak, astoak, txakurrak…
Eta hau sorpresa hau! Eskolan ere txitatxoak jaio zaizkigu, 4.mailako lagunen gelan. Aukera ezin hobea txitatxoak arrautzetatik jaiotzen direla baieztatzeko. Hara joan ginen eta benetan hunkigarria! Han zeuden bero-bero, jan eta jan; 12 txitatxo eta oraindik inkubagailuan arrautza batzuk apurtu barik.
Amaitzeko animalien liburutxoa egin dugu eta guztion artean horma-irudi ederra!!!
KOKOKOKOKOKO…, MUUUU MUUU…, ZAUNK ZAUNK,
KUKURRUKUUUU…, BEEEEE…
Argazki gehiago ikusteko egin klik irudiaren gainean
Aurreko astean Barakaldoko txistu bandakoak eskolara etorri ziren eta 5. mailakoekinegon ziren. Txistuaren inguruko historia eta bitxikeriak kontatu zizkiguten eta haien musika entzuteko aukera izan genuen ere.
Martxoaren 12an Kimetz Arana artzaina egon zen gure eskolan. Arratsaldean etorri zen eta ordubetez hitz egiten egon zen gurekin. Bere bizitza kontatu zigun: nortzuk ziren bere gurasoak, zer egiten zuten, zergatik den artzaina…. bere nondik norako guztiak azaldu zizkigun. Oso interesgarria izan zen. Konturatu ginen beti izan duela jakin-min handia eta horrek eraman duela hainbat gauza egitera: dantza, artzain eta nekazari lana, musikaria. Trapagan jaio zen baina hori ez zen arazoa izan bere euskalzaletasuna garatzeko. Bere euskararekiko maitasuna transmititu zigun. Oraindik gaztea bada ere, bere bizitza oso erakargarri iruditu zatzaigun.
Gaur 2. mailakoei tokatu zaigu korrikaren ibilbidea jartzea. Badator,badator!! Langraitzetik Santurtziraino joango da eta gauerditik aurrera Barakaldora!!!!
Hiruhilabete hau bukatzear dago baina 2.b-koek irratsaio berri bat grabatu dugu. Beti bezala zuen gustokoa izatea, espero dugu. Audio and voice recording >>
Abestia ikasteko prest bazaudete, hona hemen hitza
KLIKA KORRIKA 2019 Mad Muasel:
Heldu da guztion andereñoa adi, adi, pasatuko dut zerrenda je suis Mad Mua Sel ohlala! Faty faty den soinua zabaltzen dut mundura
Guztiok bat egitea ezinbestekoa bakoitzaren nortasuna errespetatzea motorrak arrankatzeko momentuko aukera gurea, herrikoa, KO RRI KA
Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA ez dugu presarik helburua argi dago eta. Pausuz pausu, gure erritmora!
Gure erritmora nire, zure, gure erritmora Hey Fermin, nola da? GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa Orain oraingoa gero gerokoa Oreka ez galtzeko oinarri sendoa Hauxe da gure leloa: PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDATZEA elkarren artean konektatzea Pra- pra- praktikatzea euskara gure artean bizitzea
Lan ta lan, banaka, taldean Aukeratu zure lekua bidean Herriaren arnasa sentitzen da Korrika datorrenean
Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
Gure erritmora nire, zure, gure erritmora KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA
Fermin:
Klika, klika! Altxa ezkerreko besoa klika klika! Orain altxa eskubikoa Klika, klika! Antenak ditugu piztuta Klika, klika! Gure sarea doa korrika
Klika, klika! Euskal planeta ari da dantzan Klika, klika! Betikoak ari dira guri sermoika Klika, klika! Euskaraz egingo diet zirika Klika, klika! Ikimilikiliklik…a!!!
La Furia:
Suaren erritmora, hitzari bide eman arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa Pista argituko duen metxa piztu dadila Herri feminista eta askearen alde Klika
Lekukoa neskatxari emango dioten, Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen, Aterpea sentitzeko, komunikatzen den herri bat ez da inoiz zatituko.
Erriberatik la Furia banator korrika Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika!
Gure erritmora Nire, zure, gure erritmora KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA KORRIKA!
Azken egun hauetan eskolako haur batzuk kezkatu eta beldurturik ibili dira. Ondo legoke hau irakurtzea. (euskaraz)
Durante estos últimos días niños/as nos han mostrado su preocupación por "Reto de Momo"; si os interesa lo que nos cuentan desde emoki pinchar en la imagen (castellano)
“HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA” ,apirilak 2, gure eskolan ospatu da.
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk (www.oepli.org/pag/eu/ibby.php) Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Ikasleek haiek irakurritako liburuei buruz iritzia eman dute eta liburutegiaren barruan zein kanpoan jarritako ormirudietan koloretako post- it-en bitartez itsatsi dute.
Baita agertu den informazio interesgarria erabili dute taldeka irakurtzeko, mezuak aztertzeko,… ere.
Aste eta egun polita apaintzen eta girotzen egon garelako.
Erabili den leloa: (3 hizkuntzetan)
“Itzali telebista eta piztu liburu bat”. “Turn the TV off, turn a book on”. “Apaga la tele, enciende un libro”.
Badakizue zer dago idatzita? Hurbil zaitezkete eta irakur ezazue! Gonbidatuta zaudete gero!