Martxoaren 12an Kimetz Arana artzaina egon zen gure eskolan. Arratsaldean etorri zen eta ordubetez hitz egiten egon zen gurekin. Bere bizitza kontatu zigun: nortzuk ziren bere gurasoak, zer egiten zuten, zergatik den artzaina…. bere nondik norako guztiak azaldu zizkigun. Oso interesgarria izan zen. Konturatu ginen beti izan duela jakin-min handia eta horrek eraman duela hainbat gauza egitera: dantza, artzain eta nekazari lana, musikaria. Trapagan jaio zen baina hori ez zen arazoa izan bere euskalzaletasuna garatzeko. Bere euskararekiko maitasuna transmititu zigun. Oraindik gaztea bada ere, bere bizitza oso erakargarri iruditu zatzaigun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik