2019-05-23

IDAZLEA ESKOLAN


IDAZLEA, ANTTON  KAZABON + LHko 3.A,B mailakoak
Joan den ostiralean, maiatzaren 17a, idazlea Antton Kazabon  liburutegira hurbildu zitzaigun eta hau sospresa!!! bertsolari moduan hasi zela berba egiten eta denok isil-isilean egon ginen entzuten eta gero parte hartzen.
Denbora osoan  bere liburuei buruz egongo zela hitz egiten pentsatu genuen , baina ez, ekintza politak egin zituen; hau da, ikasleek bere izena esaten zutenean berak bertso bat botatzen zuen edo bere poltsatik liburu bat atera eta kontatu istorioa,…oso interesgarria izan zen.
Berak ekarritako liburuekin Ikasleak oso animatuta zeudenez, jolas batzuk egin zituen eta hobeto egin zutenei liburu bat oparitu zien eta klaserako beste bat.
Hasieran irakaslea  izan zela  esan zuenez, ikasleek galderak egin zizkioten jakiteko nola idazle bihurtu zela jakiteko eta idaztea hain zaila ez zela konturatu ziren. Bukatzeko ordua zenez  agurrak eta sinadurak liburuetan egin zituen.
Oso ondo egon zen eta umeak pozik.


Argazki gehiago HEMEN
AQUI más fotos

2019-05-20

IRRATI SAIO BERRIA, ZUEKIN!!

1. mailako ikasleak berriro gurekin daude eta irrati saio berri bat daukate guretzako! Ikasturteko azkena da. Zuen gustokoa izatea espero dugu!


Mila esker eta beste bat arte lagunak :)




2019-05-19

EZAGUTU BARAKALDO

Ezagutu Barakaldo: lehen hezkuntzako seigarren mailako Barakaldoko ikasleei zuzendutako eskola programa da. Bere helburua, belaunaldi berrien artean udalerriko historia eta ingurumen ondarea zabaltzea da.


Argazki gehiago ikusteko HEMEN
Para ver más fotos AQUI

Ezagutu Barakaldo es un programa escolar destinado al alumnado de Barakaldo de sexto de primaria, con el objetivo de transmitir a las nuevas generaciones el patrimonio histórico y ambiental del municipio.

2019-05-16

TXISTU ESKOLAN

“TXISTUA ESKOLETAN ”
5. mailakoek kontzertu didaktikoen hamargarren urteurrenaren lehiaketan parte hartu dute. Berehala asmatu zuten non zegoen Udalak bidalitako argazkia.

Txistularien bisita izan genuen joan den ostiralean eta sorpresa bana eman zieten ikasleei


Eskerrik asko txistua eskolara hurbiltzeagatik

IGE - AMPA

Oraindik ez dakizue jolasak eta zumba egiten dela klaseak amaitzen direnean?


JANTOKIKO BEGIRALEAK

Eguerdian jantokira joateaz gain, zer egiten dute haurrek? gurasoek antolatutako kanpoko ekintzetan parte hartu , liburutegira joan, xakean aritu....
Gutxi barru begiraleek praktikan jarri dituzten jolasak ere ikasiko dituzte.



DINO


KAIXO LAGUNOK!
ASTE SANTUKO OPORRAK IZAN BAINO LEHEN DINOSAUROEN PROEIKTUA  BURUTU DUGU. ZENBAT GAUZA EGITEN IKASI DUGUN! DINOSAUROEN MAKETA,  HEZURRAK, FOSILAK ETA SUMENDIAREN EZTANDA EGIN DUGU. ZEIN ONDO PASADU DUGUN!.. HAINBESTE GUSTATU ZAIGUNEZ GU ERE DINOSAURO BIHURTU GARA.



ANTES DE LAS VACACIONES DE SEMANA SANTA HEMOS TRABAJADO EL PROYECTO DE LOS DINOSAURIOS. HEMOS APRENDIDO A HACER UN MONTÓN DE COSAS, UNA MAQUETA DE DINOSAURIOS, HUESOS, FOSILES Y LA EXPLOSIÓN DE UN VOLCÁN. ¡QUÉ BIEN NOS LO HEMOS PASADO! Y CÓMO NOS  HA GUSTADO TANTO NOSOTROS TAMBIÉN NOS HEMOS CONVERTIDO EN DINOSAURIOS.

Irudiaren gainean klikatu argazki gehiago ikusteko / clic en la imagen para ver más fotos

2019-05-10

ZOTZ JOLASAK

2. maila zotz jolasak ikasten aritu gara. Asteburuan etxean entzuteko hona hemen ISABELA, MANUELA eta HARRIOLA MARRIOLA:

 

ISABELA,MANUELA, KATALINA
TENTE-MULENTE
TIPI, TAPA, TON
 MARTIN ZAPATON
KASKABELA TRONPETA
LAU KILIKON.
 Asteburu ona izan!

2019-05-07

IRRATI SAIO BERRIA , ZUEKIN!!!!

Kurtsoa bukatzear dago baina gure 1. mailako lagunak oraindik lan handia egiten daude. Beti bezala irrati saio berri hau zuen gustokoa izatea, espero dugu.
Record music with Vocaroo >>