Askotan, haurrek ez dituzte frutak eta barazkiak jaten. Jarrera hori arazo bat da, bere osasunerako eta hazkunderako garrantzitsuak diren bitaminak eta beste elikagai batzuk ematen baitituzte, eta horietako batzuk ez daude beste elikagai batzuetan.
Zer egin dezakegu?
- Gu ereduak izan: zer ikusi hori ikasi.Haurrek imitatzen dute guk egiten duguna, beraz fruta erosi eta egunean zehar jan.
-Zukuak egin: Zukuak ere fruta jateko beste modu bat dira. Ez dira beren nutrizio-ezaugarri guztiak aprobetxatzen, horietako asko galdu egiten baitira eta ez dira hain osasungarriak
-Modu erakargarrian aurkeztu:Haurrei gehien gustatzen zaiena jolastea da, zergatik ez prestatu errezata errez bat fruta ezberdinekin?
-Partehartzaileak bihurtu: haurrak frutak garbitu, zatitu eta makiltxoan sartu. Posible den neurrian kontatu beste bati nola egin duen
-Fruta frogatzea ezinbestekoa da, baina ez denak batera, gustukoa ez bada hobe da momentuz ez behartzea; denbora izango dugu aurrerago.
-Zaporea ez bazaio gustatzen erabil dezagun beste produktu ezberdinak nahasketa egiteko (yogurta,eztia,txokolate...)
Gaurko proposamena: FRUTAZKO BROTXETA
UHHHHHHH!!!! Goxo goxo geratu zaizkit.
Animatuko zarete zuek honelakoak egiteko?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik