2021-06-18

NOR DA NOR? (5)

 Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik! Oso ondo egin duzue guztiok!!

Nor den nor jakin nahi duzue? Ba...

1.pertsonaia...

TIMÓN!

2.pertsonaia...

SPIDERMAN!

3.pertsonaia...

MÉRIDA!

Eta 4.pertsonaia...

CARLOS!

Beraz, ZORIONAK LH 4B!!





2021-06-17

NOR DA NOR? (4)

 Lurrikara! Hitzak desordenatu egin dira. 

Ea asmatzen duzuen nor den azken pertsonaia. Erantzuna duzuenean, pertsona batek erantzun-orria idazkaritzan dagoen postontzira jaitsi beharko du. 

Zorte on!




2021-06-16

NOR DA NOR? (3)

  BOKAL BATZUEK IHES EGIN DUTE! EA DESKRIBAPEN SEKRETUA IRAKURTZEKO GAI ZARETEN.


B_re   ingur_ _   esplor_tz_ _  g_st_tz_n  zai_.  

B_r_   f_m_lia  mait_   du, baina  b_r_   patua   k_ntr_lat_  nah_ du.

A_s_rta,  k_rlol_ria,  ab_nt_r_zal_a   _ta   ind_p_nd_nt_a  da.



2021-06-15

NOR DA NOR? (2)

 Aurrera 2.pertsonaiarekin! 

Baina... zer gertatu da gaurko deskribapenarekin?

 Irakurtzeko gai izango zarete? Seguru baietz!




2021-06-14

Gora gure Aste Alaia!

 


Hormairudi polit hau ume guztien artean egin dugu!  Letra bakoitzean gelako leloa idatzi dugu!

OSO POLITA GERATU DA!!

NOR DA NOR?

 Bizkorra eta jakintsua dirudi, baina, egia esan, baldarra eta ezjakina da. 

Bere trebetasunik handiena iruzkin burlati eta sarkastikoak egitea da. Alfer samarra da. 

Hasieran bere lagunekin bizi zen, baina bere etxea utzi eta bere benetako patua bilatzea erabaki zuen. Bidaian zehar, lagun berri bat ezagutu zuen. Lagun berriak bere usainaz harrapariak uxatzeko gaitasuna zuenez, bere bidelagunik onena egitea erabaki zuen. 

Izugarri gustatzen zaio bizitzaz gozatzea, janaria eta ura izatea, arduragabe bizitzea... 

Bere paradisu pertsonalean bizi da: basamortuaren erdian ezkutatutako oihan eder batean, non ez dagoen molestatuko duen harraparirik.



2021-06-11

ASTE ALAIA 2021

Aurten ere, ohiturari eutsiz, prest gaude geure Aste Alaia ospatzeko. Euskara bultzateaz gain, egun hauetako ekintzetan parte hartzea eta guztiok gozatzea  espero dugu. Gure asmoa aste honetan agur borobila egitea da.

Como en años anteriores queremos celebrar nuestra semana lúdico-cultural. Además de fomentar el euskara fuera del aula, esperamos disfrutar  y participar juntos. Nuestra intención es que esta semana sea un buen colofón del curso. 

 AUPA ASTE ALAI 2021!