Bizkorra eta jakintsua dirudi, baina, egia esan, baldarra eta ezjakina da.
Bere trebetasunik handiena iruzkin burlati eta sarkastikoak egitea da. Alfer samarra da.
Hasieran bere lagunekin bizi zen, baina bere etxea utzi eta bere benetako patua bilatzea erabaki zuen. Bidaian zehar, lagun berri bat ezagutu zuen. Lagun berriak bere usainaz harrapariak uxatzeko gaitasuna zuenez, bere bidelagunik onena egitea erabaki zuen.
Izugarri gustatzen zaio bizitzaz gozatzea, janaria eta ura izatea, arduragabe bizitzea...
Bere paradisu pertsonalean bizi da: basamortuaren erdian ezkutatutako oihan eder batean, non ez dagoen molestatuko duen harraparirik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik