Bai, irrati saio berri hau egitea kostatu zaigu baina beti bezala gustora ibili gara egiten. Zuen gustokoa izan daitela espero dugu.
Record audio or upload mp3 >>
2019-03-25
2019-03-22
2. mailakoak Durangoko planetarioan
2019-03-19
ZINEMAKO ESPEZIALISTAK
Ebaluazio honetan 5. eta 6. mailakoak eskrima ikasten eta lantzen ibili dira. Ebaluazioaren amaierarako prestatu dituzte taldeka eskrimako koreografiak filmen abesti ezagunen musikarekin batera. Koreografia hauetan erakutsi dute ezpatak agertzen diren abentura filmetan gai direla espezialista lana egiteko.
2019-03-17
KLIMA ALDAKETA
Friday for the future lelopean, mobilizazioak egiten ari dira hainbat hiri eta herritan.
Nondik hartua: Diario Vasco egunkaritik
Eskolan ere gure hormairudia egin dugu
2019-03-10
MARTXOAK 8
ERABAKITZEN DUDANA IZANGO NAIZ (Emakundea)
Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero mugarik gabe beraien etorkizuna erabakitzeko eskubidea, martxoaren 8rako kanpainaren ardatzak.
La campaña del 8 de marzo se centra en el empoderamiento de mujeres y niñas y en su derecho a decidir su futuro sin límites de género.
Gehiago jakiteko, klikatu hemen
INKLUSIBITATEA
2019-03-05
AMPA IGE ZORIONAK
Eskolako klaustrokideok zoriondu nahi ditugu Inauteri jaietan parte hartu duten IGEko partaide guztiak, kriston lana egin duzue eta. Larunbatean, kalejiran, eskolako izena entzun da: AUPA ARTEAGABEITIA!!!
Informazioaren iturria: Barakaldo digital
Informazioaren iturria: Barakaldo digital
2019-03-04
INAUTERIAK 2019
2019-03-03
GORA INAUTERIAK
Ostirala heldu da, zelako poztasuna, mozorraturik ospatzen den jaia heldu zaigu!!!!
Ekitaldiarekin hasi aurretik, jolastokira atera gara taldeko argazkia egiteko.
Ekitaldiarekin hasi aurretik, jolastokira atera gara taldeko argazkia egiteko.
2019-02-27
TXISTU BANDA
Aurreko astean Barakaldoko txistu bandakoak eskolara etorri ziren eta 5. mailakoekin egon ziren. Txistuaren inguruko historia eta bitxikeriak kontatu zizkiguten eta haien musika entzuteko aukera izan genuen ere.
2019-02-26
GURE 8. IRRATI SAIOA MARTXAN
Kaixo, lagunak. Hemen duzue gure irrati saio berria. Disfrutatu! Guk gogoz egin dugu.
Audio recording >>
Audio recording >>
2019-02-25
ZIENTZIA ETA NESKAK
Bideoaren jatorria
Emakume eta neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko 4.mailako haurrak Clara Campoamor kultur etxera joan dira antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
Ikusi nahi? Hemen duzue beraien BLOGA
Liburutegiko arduradunak, Andreak, eskolako espazio ezberdinetan emakume eta neska zientzialarien informazio interesgarria begibistan jarri digu. Lasaitasunez irakurtzeko aukera ederra izan dugu baita gure artean hitz egiteko ere.
Mila esker
LIBURUTEGIA
Andrea, liburutegiko arduradunak liburu hauek proposatzen dizkizuete, interesa baduzue liburutegitik pasatu eta maileguan eskatu.
Martzelo itsua
Maite Mutuberria Larrayoz Pello Añorga López 2018
- 10urtetik aurrera:
Martzelo itsua
Maite Mutuberria Larrayoz Pello Añorga López 2018
Martzelo haur itsu bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso ondo daki Marimattalen Katiuxkak.
Argia teilatupean
Ibanen herria itsusi samarra da. Etxeak ez daude zainduta eta zaborra kaleetan pilatu da. Aspaldian ez du euririk egin, baina Ibani ideia zoragarri bat bururatu zaio arazo hori konpontzeko. Ikaskideen eta herritarren laguntzarekin, herria berriz edertzea eta jendea gustura bizitzea lortuko du.
Denek egin beharko dute ahalegina eta elkarlanean aritu, zailtasunei amore eman gabe.
Ipuin honen gaia LANKIDETZA da
- Baloreak lantzeko, 6 urtetik 8 urtera (Begoña Ibarrola)
Argia teilatupean
Adela neskatxo urduria da. Egun batean, Nora ezagutuko du, teilatupeko auzokidea, oso emakume berezia, pintorea. Harreman horri esker, Adelak adi egoteko gaitasuna eta pazientzia garatuko ditu, eta konturatuko da pintatzen ikastea ez dela erraza. Adelak Noraren konfiantza lortu, eta sekretu handi bat konpartituko dute.
Ipuin honen gaia PAZIENTZIA da.
Denek egin beharko dute ahalegina eta elkarlanean aritu, zailtasunei amore eman gabe.
Ipuin honen gaia LANKIDETZA da
Saguzahar txiki bati esker, Paulinak bere amets handiena beteko du, neba Jaime eta aitonarekin batera. Aitonak bi umeen ardura dauka gurasoek beste herrialde batera alde egin dutelako lan bila.
Pertsonaia bakoitzak bere beldurrari aurre egin beharko dio, baina denek lortuko dute gainditzea.
Ipuin honen gaia AUSARDIA da.
Pertsonaia bakoitzak bere beldurrari aurre egin beharko dio, baina denek lortuko dute gainditzea.
Ipuin honen gaia AUSARDIA da.
Mikelek Gerlarien klanean sartzeko eskaera egin du, jakin gabe zer froga zail jarriko dioten. Froga gainditzen saiatuko da, baina barrenak ez dio utziko.
Noarekin duen harremanak eta ipurtargi misteriotsu batzuekin topo egiteak lagunduko diote klan berri bat sortzen eta benetako adiskidetasunaren esanahia ulertzen.
Ipuin honen gaia ADISKIDETASUNA da.
Noarekin duen harremanak eta ipurtargi misteriotsu batzuekin topo egiteak lagunduko diote klan berri bat sortzen eta benetako adiskidetasunaren esanahia ulertzen.
Ipuin honen gaia ADISKIDETASUNA da.
Oharra: laburpen jatorriak ezagutzeko liburuen izenburuetan klik egin, hor estekatu ditugu eta.
2019-02-24
JOSTAILUAK ETA BIRZIKLAPENA
Aste hauetan birziklapena lantzen ibili gara. Gauza pilo bat ikasi ditugu. Material birziklaturekin 4 jostailu desberdin sortu ditugu. Azkenik patiora eraman ditugu eta eskolako umeekin jolastu dugu. Denok elkarrekin primeran pasatu dugu. Hemen doazkizue argazki batzuk.
Argazki gehiago ikusi nahi? HEMEN
¿Os gustaría ver más fotos? AQUÍ
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








































