2023-01-31

Txistu banda Arteagabeitian

 Gaur Barakaldoko Txistu Bandaren bisita izan dugu. Lehenengoz, 4 urtekook ipuin baten bidez musika tresna ezberdinak ezagutu ditugu eta primeran pasatu dugu!!










 Gero, 5.mailakooi txanda heldu zaigu. Asko ikasi dugu perkusio eta haize-tresnei buruz, eta, batez ere, asko disfrutatu dugu!

Eskerrik asko Txistu Banda!!







2023-01-23

4.IRRATSAIOA

 Egun on, entzuleok!

2.maila B-ko talde hau gaurko irratsaioa aurkeztera etorri da! 

Oso ondo egin dute, entzun ezazue!




2022-12-22

Circus


Last Tuesday, 4th graders performed Arteagabeitia Circus play in front of 5 year-old students. It was great and the little ones had a great time. They even got a gift! It was a wonderful afternoon!



2022-12-21

PIPITAKI-PAPATAKI


Pasaden astean Haur Hezkuntzako umeak `”Pipitaki- Papataki” jolasean ibili ginen.

Astelehenean, Balkik asmakizun bana  geletan utzi zigun eta egunero ikasten eta asmatzen saiatu ginen. Apur bat zaila zenez andereñoek pista batzuk hasi ziren ematen eta ostiralerako guztiok asmatzea lortu genuen. 

Hauxe da geure asmakizuna:

Beti dago zutik,

eta ez daki ibiltzen.

Hiru begi ditu:

Behekoa berdea, erdikoa horia eta goikoa gorri-gorria.

Zer da? SEMAFOROA!!

Ostiralean, atsedenaldi eta gero guztiok elkartu ginen gure erantzunak Balkiren kutxatxoan sartzeko. Eta atera zen erantzuna Aimar Alonsoarena izan zen, 4 urteko gelakoa. Domina polita ipini zioten… Hori bai zortea berea!! Hala ere, txalo zaparrada denontzat izan zen asmakizuna oso ondo ikasi bait genuen eta asmatu ere egin genuelako.

Primeran pasatu genuen!












Hiru urteko umeen kantak


 Gabonetan abesteko denbora izango duzuenez...

                                                           Ondo pasa familarekin kantatzen!!!