Euskaraldiak euskarari bultzada bat emateko ekimen bat jarri du abian, ETXEALDITIK EUSKARALDIRA izenekoa.
Hain zuzen ere,apirilaren 24tik 30era arte, etxeko hizkuntza ohituretan eragina izango duten hainbat ekintza proposatuko dituzte, besteak beste, JOLASTU EUSKARAZ / BAZKARI ETXEKOIA / ESKER MEZUAK / ZINEMA ETXEAN ...
Amaieran, egun horietan bizi izandakoa kontuan hartuta, jendeari zerbait sortzeko eskatuko zaio (argazki bat, bertso bat, marrazki bat...). Eta sortutako horiek guztiak maiatzaren 3an zabalduko dira sareen bitartez.
Horrez gain, egun hauetan etxeko leihoetan Euskaraldiko puntuak jartzeko ere proposatu digute. Horretarako, koloretako kartulinak edo haurrek egindako marrazkiak erabili ahal dira.
Barakaldarrak ekimenean parte hartzera gonbidatuko dituzte. Oso ekintza errazak izango dira, eta familia bakoitzak bere neurrira egokitu ahal izango ditu. Azken finean, ikastetxeak itxita dauden egun hauetan, etxeko ohituretan euskarari lekutxo bat egitea da helburua, besterik ez.
Helburu txikia, baina momentu hauetan eta Barakaldon izugarri inportantea!!
Barakaldoko Udalak apirilaren 24tik aurrera, informazio guztia gizarte sareetan argitaratuko du: EUSKARALDIA BARAKALDO (Facebook,Twitter, Instagram, Telegram).
Euskaraldia ha puesto en marcha una iniciativa llamada ETXEALDITIK EUSKARALDIRA, cuyo objetivo es impulsar el uso del euskera del 24 al 30 de abril.Proponen llevar a cabo varias actividades que influirán en los hábitos lingüísticos que tenemos en casa, como JOLASTU EUSKARAZ / BAZKARI ETXEKOIA / ESKER MEZUAK / ZINEMA ETXEAN ...
Al final de la iniciativa, se le pedirá a la gente que haga una foto, un verso, un dibujo... basado en lo vivido durante esos días, y se publicará en las redes el 3 de mayo.Además, han propuesto colocar estos días los iconos del Euskaraldia en las ventanas de nuestras casas, para lo cual se pueden utilizar cartulinas de colores o dibujos hechos por los menores.
Van a animar a los barakaldeses a que participen en esta iniciativa,al fin y al cabo, el objetivo es simplemente hacerle un hueco al euskera en nuestros hábitos lingüísticos durante estos días en los que los colegios están cerrados. Es un objetivo pequeño, de momento, pero imprescindible en estos momentos.A partir del 24 de abril, el Ayuntamiento de Barakaldo publicará cada día toda la información en las redes sociales de EUSKARALDIA BARAKALDO (Facebook, Twitter, Instagram, Telegram).
BADATOR ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik