Gaurtik aurrera haur guztiek aukera izango dute kalera irteteko, horretarako neurri eta aholku hauek errespetatu, mesedez.
Nortzuk atera daitezke kalera?
14 urte bete ez dituzten haur guztiak atera ahal izango dira gaurtik ordubetez, kalera, baina heldu batekin beti.
Norekin irten behar dira?
Heldu batek berarekin bizi diren hiru ume eraman ahalko ditu gehienez.
Nora joan daitezke?
Edozein espazio publikotatik ibil daitezke haurrak, baimendutako espazio naturalak eta berdeguneak barne, baina bizilekutik kilometro bateko distantziara, gehienez, eta inolaz ere ez parke zein haurrentzako instalazioetan.
Nola prestatu irteera?Azalpen hauek eman behar dizkiegu:
-Etxetik irten aurretik eskuak garbitu behar dira.
-Bi metroko distantzia mantendu behar dute
-Ezin dute lagunekin geratu
-Begiak, sudurra eta ahoa ez dira ukitu behar
-Jostailuak ba baina ezin dituzte beste haurrekin partekatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eskerrak zure iruzkinagatik