2020-04-28

MENDI TONTORRAK

Konfinamendua dela eta whatssapen erabilera handitu egin da, gero eta gehiago bidaltzen dira, asko aspaldian sortutakoak beste asko berriak. Gaur bideo hau heltzean  zuekin konpartitzea pentsatu dut. 
Mendizaleak zarete? 

Ditudan zalantzak erantzuteko prest?
Zenbat dakigu Euskal Herriko mendiko tontorrei buruz?
Badakigu non dauden garaienak?
Zein nolako prestakuntza behar da mendi tontorrera igotzeko?
Nola joango zinateke? Oinez? Bizikletaz?
Arropa berezia behar da? eta oinetakoak?
Beharrezkoa da sakelako telefonoa eramatea?
Zerbait gertatzekotan zer egin behar da?

 

Orain dela ia urte bete bat horrelakoak ikusi genituen bai telebistan baita egunkarietan ere.Biralak egin ziren, ia 200 pertsona heldu ziren tontorreraino.Gainezka egiteaz gain zaborra eta hondakinak ugaritu ziren.













Agian praktika onak martxan jarri behar dira, zuen ustetan zeintzuk izango ziren?  

Debido al confinamiento cada vez mandamos y recibimos más whatssap, uno de ellos mostraba fotografías de cumbres del País Vasco y me ha parecido interesante presentarlo aquí, no solo para compartir las bonitas imágenes sino para comprobar lo que sabemos de geografía,montañismo y cuidado de estos espacios.
Son muchas las preguntas que nos podemos hacer,si os apetece compartir con nosotros esta entrada podéis escribir vuestras respuestas en  la zona de comentarios.

2020-04-27

ZENBAKIEKIN JOLASTEN

Kartetan jolasten duzue?
Zein da gehien gustatzen zaizue jolasa?
Gurekin konpartitzerik bai?
Animatu

OHARRA:Dokumentuaren egilea:Gainzuri UZ

Guk beste motatako erronka proposatzen dizuegu kartekin

BARAKALDO IPUINEN MUNDUA

Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzuak berri hau konpartitu du gureki:
Barakaldoko kultur etxeei esker, SORGINA TXIRULINAk ipuin kontaketa zoragarri bat prestatu du guretzat bere etxetik. 30' dira eta umeek bikain pasatuko dute.
Astebete bakarrik egongo da ikusgai, apirilaren 30era arte

 Desde el ayuntamiento nos envían esta información:
Mediante una iniciativa de las Casas de Cultura de Barakaldo, SORGINA TXIRULINA nos ha preparado desde su casa un cuentacuentos maravilloso para los peques. Son unos 30' y los peques lo disfrutarán.
Sólo se podrá disfrutar durante una semana, hasta el 30 de abril 

2020-04-26

KALERA IRTEN ZARETE?

Zelan izan da lehenengo eguna kalean?
Arauak errespetatu dituzue? eta aldamenekoak?
Zelan sentitu zarete?

Zuen iritziaren zain gaude, animatu eta kontaiguzue.
 

GOMENDATUTAKO LIBURUAK

Mila esker zuen ekarpenengatik.
Zuekin guztiekin partekatu nahi ditugu une honetan irakurtzen ari garen liburuak, gustatu zaizkigunak baita gomendatu nahi ditugunak ere.

Baina, lehenik eta behin, eta egilearen baimenarekin, ideia zoragarri hau partekatu nahi dut.




 ZERTARAKO IRAKURRI?

Liburu honetan haurrek beste haur batzuei irakurtzen jakitea zergatik den garrantzitsua azaltzen diete.Liburu hau ezinbestekoa da irakurtzen hasten direnentzat, 4-5 urtetik aurrera. Liburuaren lehen orrialdeak ikusteko aukera hurrengo dokumentuan duzue
  
 

HAURREKIN KALERA IRTETEKO AHOLKUAK

Gaurtik aurrera  haur guztiek aukera izango dute kalera irteteko, horretarako neurri eta aholku hauek errespetatu, mesedez.
Nortzuk atera daitezke kalera?
14 urte bete ez dituzten haur guztiak atera ahal izango dira gaurtik ordubetez, kalera, baina heldu batekin beti.
Norekin irten behar dira? 
Heldu batek berarekin bizi diren hiru ume eraman ahalko ditu gehienez.
Nora joan daitezke?
Edozein espazio publikotatik ibil daitezke haurrak, baimendutako espazio naturalak eta berdeguneak barne, baina bizilekutik kilometro bateko distantziara, gehienez, eta inolaz ere ez parke zein haurrentzako instalazioetan.
Nola prestatu irteera?Azalpen hauek eman behar dizkiegu:
-Etxetik irten aurretik eskuak garbitu behar dira.
-Bi metroko distantzia mantendu behar dute
-Ezin dute lagunekin geratu
-Begiak, sudurra eta ahoa ez dira ukitu behar
-Jostailuak ba baina ezin dituzte beste haurrekin partekatu.



2020-04-24

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

Euskaraldiak euskarari bultzada bat emateko ekimen bat jarri du abian, ETXEALDITIK EUSKARALDIRA izenekoa.

Hain zuzen ere,apirilaren 24tik 30era arte, etxeko hizkuntza ohituretan eragina izango duten hainbat ekintza proposatuko dituzte, besteak beste, JOLASTU EUSKARAZ / BAZKARI ETXEKOIA / ESKER MEZUAK / ZINEMA ETXEAN ...

Amaieran, egun horietan bizi izandakoa kontuan hartuta, jendeari zerbait sortzeko eskatuko zaio (argazki bat, bertso bat, marrazki bat...). Eta sortutako horiek guztiak maiatzaren 3an zabalduko dira sareen bitartez.

Horrez gain, egun hauetan etxeko leihoetan Euskaraldiko puntuak jartzeko ere proposatu digute. Horretarako, koloretako kartulinak edo haurrek egindako marrazkiak erabili ahal dira.

Barakaldarrak ekimenean parte hartzera gonbidatuko dituzte. Oso ekintza errazak izango dira, eta familia bakoitzak bere neurrira egokitu ahal izango ditu. Azken finean, ikastetxeak itxita dauden egun hauetan, etxeko ohituretan euskarari lekutxo bat egitea da helburua, besterik ez. 

Helburu txikia, baina momentu hauetan eta Barakaldon izugarri inportantea!! 

Barakaldoko Udalak apirilaren 24tik aurrera, informazio guztia gizarte sareetan argitaratuko du: EUSKARALDIA BARAKALDO (Facebook,Twitter, Instagram, Telegram).



 Euskaraldia ha puesto en marcha una iniciativa llamada ETXEALDITIK EUSKARALDIRA, cuyo objetivo es impulsar el uso del euskera del 24 al 30 de abril.Proponen llevar a cabo varias actividades que influirán en los hábitos lingüísticos que tenemos en casa, como JOLASTU EUSKARAZ / BAZKARI ETXEKOIA  / ESKER MEZUAK / ZINEMA ETXEAN ...
Al final de la iniciativa, se le pedirá a la gente que haga una foto, un
verso, un dibujo... basado en lo vivido durante esos días, y se publicará en las redes el 3 de mayo.Además, han propuesto colocar estos días los iconos del Euskaraldia en las ventanas de nuestras casas, para lo cual se pueden utilizar cartulinas de colores o dibujos hechos por los menores.
Van a animar a los barakaldeses a que participen en esta iniciativa,al fin y al cabo, el objetivo es simplemente hacerle un hueco al euskera en nuestros hábitos lingüísticos durante estos días en los que los colegios están cerrados. Es un objetivo pequeño, de momento, pero imprescindible en estos momentos.A partir del 24 de abril, el Ayuntamiento de Barakaldo  publicará cada día toda la información  en las redes sociales de EUSKARALDIA BARAKALDO (Facebook, Twitter, Instagram, Telegram).

BADATOR ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!
 

2020-04-23

LIBURUAREN EGUNA

Iritsi da eguna eta berarekin batera zuen mezuak. Esku artean dituzuen liburuak bidaltzen jarraitzera animatzen zaituztegu.
Umeek irakurtzen dutena baita zuek ere.
Asteburu honetan antolatuko dugu sorpresa!


Liburuaren argazkia bidali beharrean bideo hau konpartitu du Esther-rek. Haurrentzako Ipuin gehiago Euskaraz: https://goo.gl/XtZXGQ

 
Ipuin gehiago ikusi eta entzuteko kanal bat:PK Eizagirre, kanala.

Gogoratzen zarete zein izan zen atzoko bideoaren azken liburua?

¿Recordáis el último libro que aparecía en el video de ayer?

 


 Hoy celebramos el día del libro,este año bastante diferente ya que no podremos ir a las bibliotecas, librerías o casetas que ponen en la plaza del ayuntamiento a curiosear, ver o comprar los libros que nos gustaría tener.
Pero queremos agradecer a todos los que nos habéis enviado imágenes de los libros que tenéis entre manos. Seguimos esperando vuestras aportaciones. Animaros también los aitas y amas. 

Con todo ello crearemos una sorpresa. 

En esta página podéis leer los libros que aparecen en la estantería pasando página a página.

http://www.digital.pintar-pintar.com/bookcase/combj?fbclid=IwAR3PWI2T26xEk37aN5nTDVkLLWjt4Mfs6u9P8B4UIt5wz7JQnv5BxC6s_s8

2020-04-22

LURRAREN EGUNA

Zer egin duzue gaur LURRAREN EGUNA ospatzeko?
Zein izan da gehien harritu zaituzte berriak?
Ikusi duzue Google-en doodle? zergatik erlea agertzen da?

Pentsatu eta idatzi, zuen zain gaude eta!
¿Qué habéis hecho de especial en el día de la Tierra?
¿Cuál ha sido la noticia que más os ha sorprendido?
¿Por qué aparece una abeja en Google?

 Esperamos vuestras respuestas, ánimo!





LIBURUAREN EGUNA

Zer ospatzen da bihar?


Este video va dedicado a todas las familias, lectoras o no. Seguro que conocéis muchos de los libros que aparecen.
Desde Arteagabeitia os lanzamos un reto, queremos que nos mandéis la foto de portada de un libro que os haya gustado. Con todos crearemos un collage, de este modo conoceremos los libros que os hayan resultado interesantes y atractivos. Será una bonita lista de recomendaciones.

ANIMO

(Nota: las fotos enviarlas al correo del colegio)

2020-04-20

AMA LURRAren EGUNA



Zergatik ospatzen da? BADAKIZUE?

ZAINDU DEZAGUN AMALURRA!!!!!
Lurraren egunean, gure planetaren zainketari buruzko gogoeta egiteko aprobetxa dezakegu. Hau etxetik ekintza sinple bidez egin dezakegu hondakinak birziklatuz, ura eta energia aurreztuz, beharrezkoak ez diren produktuen kontsumoa murriztuz …
Zaindu dezagun gure planeta eta etxea, bakarra dugu eta.

Zuek zer egiten duzue zaintzeko?
Hona hemen nire proposamen batzu:
-Kontsumo arduratsu baten alde izan.
-Kutxadura gutxitu, horregatik kotxea beharrezkoa denean baino ez dut erabiltzen, horren ordez garraio publikoa erabiltzen dut.
-Ez dut energia alperrik kontsumitzen.
-Kontu handiz botatzen ditut sortutako hondakinak, bakoitza bere kontenedorean
-Plastikoak inoiz ez ditut botatzen edonola, oso kutxakorrak dira eta
- .......
Azken batean, ekologiako 4 arauak abian jartzea baino gehiago ez da: berrerabili, birziklatu, murriztu eta berreskuratu.
Hurrengoan nire haziak erakutsiko dizkizuet, ea hasten diren
¿Por qué se celebra? ¿quién lo sabe?

Cuidemos LA TIERRA!!!!!

En el día de la Tierra podemos aprovechar para pensar sobre el cuidado de nuestro planeta. .
Cuidemos nuestro planeta , es nuestra casa.

¿Qué hacéis vosotros?¿me lo contáis?
He aquí algunas de mis propuestas:
- Apostar por un consumo responsable.
- Disminuir la contaminación, por lo que utilizo el coche cuando es necesario, en lugar de eso utilizo el transporte público.
- No consumo energía si no la necesito.
- Dejo  los residuos  cada uno en su contenedor.
- Nunca he tirado plásticos de cualquier manera, porque son muy contaminantes.
-....
En definitiva, no es más que la puesta en marcha de las 4 normas de ecología: reutilizar, reciclar, reducir y recuperar.

En otro momento os mostraré las semillas que tengo preparadas.

2020-04-18

MONUMENTU ETA LEKUEN EGUNA

Apirilaren 18an Monumentu eta Leku Historikoen Eguna ospatzen da, mundu osoko herrialdeek antolatutako ekintza kulturala da.
Zein da bere helburua? kultura ondarearen askotarikotasunaz jabe gaitezen sustatzea 

Gure ondoan baditugu monumentu eta leku oso interesgarri eta politak, nik 3 izendatuko ditut. Asmoa da zuek ere gustukoa edo ezagutu nahiko zenukeena aipatzea, erronka aurrera eramateko prest? 

(Bizkaian edo Euskal herrian daudenak jarriko ditugu, ados?) Animatu

 Gaztelugatxeko Donibaneren ermitea

 MUÑATONES GAZTELUA




2020-04-17

ESKOLA KOLOREZ BETERIK

Ikusi nahi duzue zein polita dagoen gure eskola?
Ea egoera hau laster amaitzen den eta berriro elkartzen garen.


Gure eskola kolorez jantzita dugu, prest kanta hau ikasteko?

 
Zelako gogo handiak ditugun elkarrekin egoteko! 
Astelehenean berriro elkar ikusiko gara, birtualki, jakina. 
Musu erraldoiak guztientzat.

FRUTA JAN BEHARRA

Askotan, haurrek ez dituzte frutak eta barazkiak jaten. Jarrera hori arazo bat da, bere osasunerako eta hazkunderako garrantzitsuak diren bitaminak eta beste elikagai batzuk ematen baitituzte, eta horietako batzuk ez daude beste elikagai batzuetan.
Zer egin dezakegu?
- Gu ereduak izan: zer ikusi hori ikasi.Haurrek imitatzen dute guk egiten duguna, beraz fruta erosi eta egunean zehar jan.
-Zukuak egin: Zukuak ere fruta jateko beste modu bat dira. Ez dira beren nutrizio-ezaugarri guztiak aprobetxatzen, horietako asko galdu egiten baitira eta ez dira hain osasungarriak
-Modu erakargarrian aurkeztu:Haurrei gehien gustatzen zaiena jolastea da, zergatik ez prestatu errezata errez bat fruta ezberdinekin?
-Partehartzaileak bihurtu:  haurrak frutak garbitu, zatitu eta makiltxoan sartu. Posible den neurrian kontatu beste bati nola egin duen
-Fruta frogatzea ezinbestekoa da, baina ez denak batera, gustukoa ez bada hobe da momentuz ez behartzea; denbora izango dugu aurrerago.
-Zaporea ez bazaio gustatzen erabil dezagun beste produktu ezberdinak nahasketa egiteko (yogurta,eztia,txokolate...) 

Gaurko proposamena: FRUTAZKO BROTXETA
 
UHHHHHHH!!!! Goxo goxo geratu zaizkit.

Animatuko zarete zuek honelakoak egiteko?

SCAPE ROOM

kaixo, hau 3.ziklorentzako zuzenduta.
 

2020-04-15

ARTE-AREN EGUNA /DIA DEL ARTE

Apirilaren 15ean Artearen Munduko Eguna ospatzen da, baina badakizue zergatik ospatzen da apirilaren 15ean?

Apirilaren 15ean ezarri zen, arteak ospatzeko, gizateriaren artista handienetako baten jaiotzagatik: Leonardo da Vinci. Errenazimenduko gizona, margolaria, eskultorea, diseinatzailea, arkitektoa, poeta, musikaria, biologoa eta gehiago izan zen. Da Vinci bakearen, askatasunaren, tolerantziaren, anaitasunaren eta multikulturalismoaren munduko ikur gisa hautatu zuten.
Proposamen hori Nazioarteko Arte Elkarteak adierazi zuen, arteen eta sormenaren garrantzia sustatzeko eta herritarrak korronte artistiko desberdinetara hurbiltzeko helburuarekin. Korronte horiek pinturatik, eskulturatik, dantzatik, musikatik eta gehiagotik doaz.




¿Por qué el 15 de abril se celebra el día del arte?
Cada 15 de abril se celebra el Día Mundial del Arte, fecha elegida por ser el nacimiento de Leonardo Da Vinci, uno de los artistas más importantes de la historia.

Joan den eguna bideo hau heldu zutzaidan eta zuekin konpartitu nahi dut, disfrutatu



Eskolan  artista galantak ditugu, egindako arte lanari argazkia edo bideo atera eta bidali. Animatu!
En la escuela tenemos artistas impresionantes, os animamos a hacer una foto o video y enviarla.

PORTAERA ARDURATSUAK - CONDUCTAS RESPONSABLES

Agian dokumentu hau ezaguna da zuentzat, dena dela berrikstea ez dago gaizki, ezta?

Seguro que conocéis este documento, pero siempre viene bien echarle una ojeada de vez en cuando. 

APIRILEKO URTEBETETZEAK

2020-04-14

MANDALAK


 Mandala significa círculo mágico. La mandala es una imagen organizada en torno a un punto central, pero ¿para qué sirve la mandala? Colorear mandalas es un ejercicio saludable para todos y todas.Es divertido, mejora la concentración, el rigor y la paciencia. Elegir los colores que os gusten y dejemos volar la imaginación, mientras lo hacéis os dejo la mandala hecha en casa, espero que os guste.

2020-04-13

MUSUAREN EGUNA

Apirilaren 13an musuaren nazioarteko eguna ospatzen dute batzuek. Musu ematea gizakiok oso berezkoa dugun ohitura bat da baina, non du jatorria?

ZUEK BADAKIZUE?



Zu
eman musu
begiak tximistaz beteta naukazu.
Zu
eman musu
sabeleko trumoi hotsa dirudizu.
Zu
eman musu
mingainean elur maluta zaitut zu.
Zu
eman musu
bihotza hego-haizez puzten didazu.
Zu
eman musu
nigan urtaroak loratzen dituzu.
Zu
eman musu
zuhaitzek bezala besarka nazazu.

2020-04-10

HARRY POTTER

Harry Potterren liburuak gustatzen zaizkizue?

Inauteri jaialdian 2.ziklokideek gai hori aukeratu zuten, zoritxarrez aurten argazkirik gabe geratu ginen.





















Animatzen zarete zuek? Irakurri zatiren bat eta bidali, hementxe publikatuko dugu.
Txikiek marrazki bat egin dezakete. Aurrera!

2020-04-09

SCAPE ROOM

Prest zaudete jolasteko?


DENOK ETXEAN

Oporretan egon arren  ezin gara atera etxetik koronabirus dela eta.
Balkik mezu hau utzi digu



Guk erantzun diogu etxean gaudela eta mezua eskertzeko bihotz erraldoi bat egin diogu.


Hoy nos ha enviado Balki un mensaje, está en su casa y nos quiere ver pronto.
Le hemos enviado este regalo, esperamos que le guste.
Gracias BALKI


EBETE

EBETE ezagutzen duzue?
Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak ezagutzeko web orrialdea da.

Oporraldian egiteko zenbait ekintza prestatu du Iñaki Eizmendik.




 Hoy os traemos un recurso de la web EBETE: la caja de las vivencias




IKASGUNE

Oraindik batzuek galdetu diguzue nola sartu behar duzue ikasgunean seme alaben notak ikusteko. Joan den ikasturtean formakuntza txiki bat egin genuen  azaltzeko.  Erabiltzen ez badugu ahaztea normala denez,,bideo hauek txertatzen ditugu lagungarriak direlakoan bait gaude.





Algunas familias nos han preguntado cómo pueden entrar en IKASGUNE para ver las notas de sus hijos/as. El curso pasado hicimos una pequeña formación, pero es normal que se nos haya olvidado.
Esperamos que con la ayuda de estos vídeos os resulte más sencillo.

2020-04-08

FAMILIEN EKARPENAK

Oporretan egon arren ezin gara kalera irten.
Zertan ari zarete etxean?

Familia baten ekarpena



Eskerrik asko

ZOTZ EGITEKO BERTSOAK


Haurrak taldean jolasean hasi aurretik taldekatzeak sortzeko edota jolas bezala erabiltzen dituzten zotz egiteko formulak,jokalariak korroan jarri eta, kantua esan ahala erritmoaren arabera banan-banan seinalatzen ditu beste haurrak.
Eskolan ez gaudenez pelutxeak hartu ditugu nola egiten dugun ikas dezazuen, Prest zuek ere egiteko?
Dakizkizuenak gurekin konpartitu nahi? Animatu eta bidali, mesedez.



Antes de comenzar un juego se suelen cantar o recitar versos para sortear. Colocados en círculo vamos cantando a la vez que se señala de uno en uno a cada niño.
Nos encantaría que compartáis con nosotros las canciones de rifa que conocéis.¿Quién se anima?



Harriola-marriola
orratza zorrotza,
zizta gaitza,
hari txarra,
tirabira,
zirrin-zarran eta zast!

AHOKORAPILOAK

Ahokorapiloak umeen jolasarako erabiltzen ditugu eskolan,batzutan ahozkera lantzeko beste batzutan irakurtzerakoan azkartasuna lantzeko.
Askotan zentzugabekoak dira eta hitz asmatuak erabiltzen dira, oroimena lantzeko primerako baliabidea dugu.

Has gaitezen...
Zein da ezagutzen duzun ahokorapilo zailena?
Hemen jarriko ditugunak esan ditzakezu erratu gabe?
Ezetz nik baino azkarrago esan

Irudiaren gainean klik eginez ahokorapiloak ikus ditzakezu



Los trabalenguas los utilizamos en la escuela para jugar con el lenguaje, unas veces para trabajar el lenguaje oral y otras para trabajar la rapidez a la hora de leer.
Muchas veces son absurdos y se utilizan palabras inventadas,eso sí, tenemos un recurso perfecto para trabajar la memoria.
Empecemos...
¿Cuál es el trabalenguas más difícil que conoces?
¿Puedes decir lo que vamos a poner aquí sin equivocarte?
¡A que no lo dices más rápido que yo!.



2020-04-07

MEZUAK

Faltan botatzen duzu zurekin egon ezin den norbait? Zer gustatuko litzaizuke esatea aurrez aurre ikusten duzunean?
Mezuak edo marrazkiak pote batean sartzea proposatzen dizuet, eta egoera hau amaitzen denean hainbeste faltan botatzen ditugun pertsona horiei oparitzea.

Hemen etxean egin ditugunak




¿Echas de menos a alguien con el que no puedas estar? ¿Qué te gustaría decirle cuando le veas?

Os propongo meter mensajes o dibujos en FRASCOS y cuando por fin podemos salir regalarlos a esas personas a las que tanto echamos de menos.
En casa ya tenemos unos cuantos.